Bralette emakumezkoen azpiko arropa mota bat da, ugatzak estaltzeko erabiltzen dena. Bularretako tradizional baten elementuak kiroletako top baten formarekin konbinatzen ditu[1]. Bralette bularren kontra estutu behar da, sostengua emanez, baina ez du betegarririk ezta hagaxka zurrunik, eta beraz jantzi erosoagotzat jotzen da[2]. Azpiko arropa gisa eraman daiteke, edo bestela blusekin edo jaka irekiekin batera, guztiz edo zati batez erakutsiz[3]. Tamaina, ehun, kolore eta diseinu ezberdinetan aurki daitezke[4].
Lehen braletteak 1940ko hamarkadan agertu ziren[5], eta 2010eko hamarkadaren erdialdean modara itzuli ziren[1].