Brigitte Kronauer

Brigitte Kronauer

(2005)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBrigitte Kronauer
JaiotzaEssen1940ko abenduaren 29a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHanburgo2019ko uztailaren 22a (78 urte)
Hobiratze lekuaNienstedten Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Lantokia(k)Hanburgo
Enplegatzailea(k)Tübingengo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Genero artistikoaErzählung (en) Itzuli
saiakera

Brigitte Kronauer (Essen, 1940ko abenduaren 29a - Hanburgo, 2019ko uztailaren 22a) alemaniar idazlea izan zen.

Pedagogia-ikasketak amaituta, Aachen eta Göttingenen lan egin zuen, irakasle gisa. Hiru urte geroago, Hanburgon jarri zen bizitzen, eta handik aurrera literatura izan zuen ogibide nagusia. 1970eko hamarraldiaren bukaeran argitaratu zituen bere lehenengo lanak, literatura-aldizkarietan. Bere lehen eleberriak Nouveau romanen tradizioaren ildotik idatzi zituen eta ez zuten arrakasta handirik izan, ez irakurleen artean, ez kritikarien artean: Der unvermeidliche Gang der Dinge (1974, Gauzen halabeharrezko joatea); Die Revolution der Nachahmung (1975, Imitazioaren iraultza); Vom Umgang mit der Natur (1977, Izadiarekin izan behar den harremanaz). Frau Mühlenbeck im Gehäus (1980, Mühlenbeck andrea baserrian) eleberriak ordea kritikaren arreta bereganatu zuen, errealitatearekiko mesfidantza adierazteko erabili zuen hizkuntza plastikoagatik. 1983an Rita Münster eleberria argitaratu zuen, hiru zatitan; bertan Kronauerrek agerian utzi nahi izan zuen bere eguneroko porrota, bai eguneroko bizitzako pertsonekin, bai bere bikotearekin eta, azken batean, baita bere buruarekin ere. Berittener Bogenschütze (1986, Arkulari-zaldunak) liburuko protagonistarentzat ere kanpoko mundua dekoratu hutsa da, eta berak bere idazle kutunenaren liburuetako munduarekin amets egiten du, Joseph Conraden munduarekin alegia. Kronauerren hitz lauzko obraren ezaugarri nagusiak irudimena, hizkuntzaren adierazkortasuna, eta errealitatea bere xehetasun guztiekin islatzea dira. Beste lan batzuk: Die gemusterte Nacht (1981, Gau irarria), Aufsätze über Literatur (1987, Literaturari buruzko saiakerak) eta Hin-und herbrausende Züge (1993 Trenak txistuka joan-etorrian).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brigitte Kronauer Aldatu lotura Wikidatan