Bristol Temple Meads Ingalaterrako Bristol hiriko tren geltoki zahar eta handiena da. Londres erdialdeko Paddington geltokitik 190 kilometro mendebaldera dago[1]. Ingalaterrako ondarearen I mailako eraikinen zerrendan dago[2].
Bristoleko garraio erdigune handia da, tren geltokiaz gain autobus geltokia ere badelako, hauek hiriko eta barrutiko auzoak lotzen ditu, bai eta aireportua eta ferria ere. Ingalaterraren hego-mendebaldeko geltoki nagusia da[3].
Temple Meads du izena. Alboan zegoen Temple elizak ematen dio izena, Bigarren Mundu Gerran suntsiturik gelditu zena[2]. Meads hitzak "ibai ertzeko zelaiak" esan nahi du.
1840ko abuztuaren 31n inauguratu zen eta Great Western Railway konpainiako trenbidearen mendebaldeko muturra zen. Isambard Kingdom Brunel britainiar injeniariak diseinatu zuen[4]. 1870. urtean Francis Foxek handitu egin zuen eta 1930 eta 1935ean zabalkunde berria izan zuen Percy Emerson Culverhouseren eskutik[2].
Tren geltokiaren sarrera nagusia 1870. hamarkadan eraiki zen Tudor estiloan. Eraiki zenean erdiko eraikinak orratza zuen gainean baina Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek bota egin zuten[5].