Bronkitis kroniko

Bronkitis kronikoa
Arnasbideen eskema
Deskribapena
Motabronkitisa
Kronikoa
Espezialitateapneumologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKJ42
GNS-9-MK491
GNS-10J42
GNS-9491
DiseasesDB29135
MedlinePlus001087
eMedicine000091
MeSHD029481
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Bronkitis kronikoa edo B.K. Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoaren (BGBK) mota bietako bat da, enfisemarekin batera. Arnas gaixotasun kroniko eta kutsatzailea da, beraz.

Eritasuna definitzeko irizpide klinikoak erabiltzen dira, anamnesiaren araberakoak, alegia. Tabakismoa da bere eragilerik nagusiena.

Bronkitis kronikoa definitzen da klinikoki eztula eta espektorazioa daudenean urtean 3 hilabete baino gehiagotan, bi urtez edo gehiagoz jarraian, beste kausa batzuk baztertuta.

Miaketa fisikoan, klasikoki deskribatu dira B.K.-ren pazienteak blue bloater ingelesezko hitzekin, "urdin puztua" esan nahi duena, zianosi eta loditasunagatik. Paziente hauek normalean itxuraz baxuak eta lodiak dira.

Auskultazioan, buxadurak eragindako hotsak entzuten dira normalean: Txistu-hotsak, korrokak eta isiltasuna.

Proba osagarri nagusia espirometria da, non ikusten baita biriketako gaitasuna. Buxaduraren adierazlea FEV1 (Forced Expiratory Volume in 1 Second) da. Honen arabera larritasunaren hiru maila daude:

1. B.K. arina: FEV1 %60-80a.

2. B.K. ertaina: FEV1 %40-60a.

3. B.K. larria: FEV1 <%40a.

Erradiografietan ez da gauza berezirik ikusten normalean.

Proba analitikoetan, azkenik, oxigenoaren murrizketa eta azido karbonikoaren igoera ikus ditzakegu kasu larriengan, enfisemadunengan baino gehiagotan.

Gaixotasun antzekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asmarekin nahasten da askotan gaixotasun hau.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]