Testugintzan, maketazioan, bulet esaten zaio testua antolatzeko erabiltzen diren puntu borobil, karratu txikitxo, edo antzeko ikur txikiari. Ingelesetik, bullet, ia bere horretan mailegatutako hitza da. Euskaraz bala bezala itzul zitekeen baina Euskaltermen-eta bulet hitza hobetsi dela ikus daiteke[1].
Buletak testuak arintzeko erabiltzen dira. Argibide testu batean, esate baterako, eginbeharrekoak horrela zerrendatu daitezke, elkarren ondoa, segida horizontal batean: egin A, egin B, egin C, egin D...
Edo buletak erabiliz: