Burdin forjatua (edo burdin gozoa) oso beroa denean ("gori-gori") forjatu eta mailukatu ahal izateko propietatea duen burdinazko materiala da eta azkar hoztean gogortzen dena. Urtu 1500 °C baino tenperatura handiagoan, ez da oso zaila eta forjatuz solda daiteke.
XIX. mendeko industria prozesuei esker, burdin forjatu kantitate handietan ekoiztea ahalbidetu zuten, material hori arkitektura eta ingeniaritza egitura handiak eraikitzeko erabili ahal izateko.
Soldadura bidez burdin forjatuzko elementuen junturak egiteko zailtasunak material honen erabilera eraikuntzako apaingarri edo bigarren mailako erabileretara utzi du, hala nola barandak eta bestelako piezak.