Burgos-BH (UCI kodea: BBH) espainiar txirrindulari-taldea da, kontinental mailan aritzen dena. Burgosen sortua, José Manuel Hernández, José Luis Fernández Martin, Darío Hernández eta José Cabedo ditu kirol-zuzendariak.
Babesle nagusia Burgosko Probintziako Aldundia da. Eta gero, BH bizikleta enpresa.
Taldea, amateur mailako CROPUSA taldean du hasiera. 2006 ean, taldea continental maila izatera pasa zen Viña Magna-Cropu izenarekin. urte hartan, taldeko Sergio Pardillak Etorkizuneko Tourreko etapa bat irabazi zuen.
Burgosko Probintziako Aldundiak, 2008ean, taldeko babesle nagusia bihurtu zen eta nahiz eta taldeko izena pixkat aldatu zen, Burgos izena beti agertzen zen.
BHek bizikleten hornitzailea zen 2012 urtea baino lehen, baina 2012tik aurrera, taldeko babeslea da. Horrela, Burgos-BH bezela agertzen da.
2018ean, Espainiako Vueltara joateko gonbidapena lortu zuten eta ordutik aurrera beti izan da itzuli honetan. 2021ean, taldera pasa zen Ander Okamika txirrindulari bizkaitarrak agerraldi onak egin ditu itzuli honetan eta taldeari ikusgarritasuna eman dio.
Pertsonala 2018 | |||
---|---|---|---|
Txirrindularia | Jaiotza-data | Herrialdea | Aurreko taldea |
Óscar Cabedo | 1994.eko azaroak 12 | Espainia | Seguros Bilbao (2016) |
Jorge Cubero | 1992.eko azaroak 6 | Espainia | |
Jesús Ezquerra | 1990.eko azaroak 30 | Espainia | Sporting-Tavira (2017) |
Adrian González Velasco | 1992.eko irailak 13 | Espainia | Euskadi Basque Country-Murias (2017) |
Silvio Herklotz | 1994.eko maiatzak 6 | Alemania | Bora-Hansgrohe (2017) |
Victor Langellotti | 1995.eko ekainak 7 | Monako | UC Monaco (2017) |
Daniel López | 1994.eko urtarrilak 21 | Espainia | |
Matvey Mamykin (Urtk 1–Uztk 31) | 1994.eko urriak 31 | Errusia | Katusha-Alpecin (2017) |
José Mendes | 1985.eko apirilak 24 | Portugal | Bora-Hansgrohe (2017) |
Igor Merino | 1990.eko urriak 16 | Euskal Herria | |
Álvaro Robredo | 1993.eko apirilak 3 | Espainia | |
Diego Rubio | 1991.eko ekainak 13 | Espainia | Caja Rural-Seguros RGA (2017) |
Ibai Salas | 1991.eko uztailak 4 | Euskal Herria | |
Nícolas Sessler | 1994.eko apirilak 29 | Brasil | Lizarte (2017) |
Jordi Simón | 1990.eko irailak 6 | Espainia | Soul Brasil (2017) |
Pablo Torres | 1987.eko azaroak 27 | Espainia | |
Jetse Bol (Abuk 1–Abek 31) | 1989.eko irailak 8 | Herbehereak | Manzana Postobón (2018) |
Iturria : ProCyclingStats |