Burin penintsula | |
---|---|
Mota | penintsula |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°23′N 55°07′W / 47.38°N 55.11°W |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Ternua eta Labrador |
Burin penintsula Ternuako uharte nagusiaren hego-mendebaldean dagoen penintsula da, Fortune badia badia geratzen zaio mendebaldera, eta Placentia badia ekialdera. 130 km (81 mi) luze da gutxi gorabehera, eta 15-30 kilometro zabal. Terrenceville eta Monkstown artean dagoen 30 km (19 mi)zabaleko istmo batetik luzatzen da penintsula hego-mendebalderantz.
Frantziako kolonia diren Saint-Pierre eta Mikelune uharteak gertu dira penintsulatik, eta bertako Fortune herritik 25 km-ra baino ez daude ferryan.[1][2]
Izenaren jatorrian euskararen aztarna dagoelako hipotesia bada, euskal arrantzaleek Buria esaten omen zioten eta. 17. mendeko testuak daude euskal arrantzaleek Buria Chumea eta Buria Au(n)dia izeneko tokiak bisiatzen zituztela, ingelesez Little Burin eta Great Burin emanak.[3] Buria hori penintsularen 'bota' formarekin lotu dute batzuek, baina ez dirudi hori euskal hitza denik.