Burtsitis subakromial

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Burtsitis subakromial
Deskribapena
Motaburtsitisa
EspezialitateaErreumatologia
Identifikatzaileak
GNS-10M75.5
GNS-9726.19

Burtsitis subakromiala sorbaldako burtsa subakromio subdeltoideoaren arazo inflamatorioa da.

Anatomia eta biomekanika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burtsa subakromio subdeltoideoak muskulu-eskeletoaren zenbait egitura bereizten ditu: azpian, omoplatoaren arantza gaineko muskuluaren tendoiaren goiko azala gelditzen da; gainean, berriz, akromionaren arkua eta muskulu deltoidearen sakoneko azala.[1]

Burtsa subakromialak sorbaldeko muskulo errotatzaileek osatutako "mahuka" babesten du, besoa buruaren gainetik jasota indar egin behar izaten denean.

Sorbaldako arazoen artean, errotatzaileen mahukarenak izaten dira arruntenak.[2]

Burtsa subakromiala hainbat arrazoirengatik handitu daiteke: artritis erreumatoidea, hezueria, kaltzifikazioak, infekzioak...[1] Halere, gehienetan, burtsitis subakromialaren arrazoirik ohikoena impingement sindromea da, akromion azpiko tartea estutzea alegia. Koadro hau tendoietan edo haien inguruko egituretan eragiten duten faktore konplexuen ondorioa izaten da.[3]

Burtsa subakromialaren inguruko egiturek (batez ere arantza gaineko muskulua), mikrotraumen ondorioz, hantura prozesu bat abiatzen dute, non burtsaren zelula sinobialak ugaritu egiten diren, kolagenoaren sorrera eta burtsaren barruko likido-ekoizpena handituz, eta lubrifikazioaren kanpo-geruza murriztuz.[4]

Burtsitis subakromialaren sintomak, askotan, impingement sindromearenekin bat datoz: sorbaldaren aurreko eta alboko mina, ahultasuna eta zurruntasuna.[3] Mina bat-batean edo pixkanaka has daiteke; batzuetan traumatismo batekin lotuta egoten da, baina beste batzuetan ez. Askotan mina gauez izaten da, batez ere gorputzaren pisua sorbalda horren gainean ezartzen denean. Sarri, burtsitis subakromiala duten pertsonek sorbaldeko artritisa, errotatzaileen mahukatxoaren tendinitisa edota urradurak, eta erradikulopatia zerbikala izaten dute.

Impingementa (eta beraz burtsitis subakromialak) eragin dezaketen jarduerak: kirol jaurtiketak, igeriketa, besoak buruaren gainean erabiltzea eskatzen duten lanak (pintura, arotzeria, iturgintza...). Baita sorbaldaren gaineko presioa handitzen duten posturak luzaroan mantentzea, hala nola ukondoaren gainean etzatea.

Burtsitis subakromiala mingarria izan daiteke erresistentziaren kontra eginiko abdukzio testean, deltoide muskuluaren kontrakzioak burtsaren gaineko presioa areagotzen duelako.[5]Halere, askotan zaila da bereiztea mina burtsitisak edo errotatzaileen mahukak eragindakoa den, biek antzeko min mota ematen baitute.[6]

Erresonantzia magnetikoak burtsaren likido-metaketa erakuts dezake, inguruko egituren egoera aztertzeko ere balio du.

Ekografian ere ikus daiteke burtsaren likido-metaketa hau, baita burtsaren kanpoko mintzaren lodiagotzea eta zelula sinobialen ugalketa ere.[7]

Nolanahi ere, aurkikuntza patologiko hauen magnitudea eta sintomena ez dute zertan bat etorri.[7]

Burtsitis subakromio-subdeltoideoarendako hainbat tratamendu daude, ergonomia, farmakologia eta fisioterapiarekin lotuak:

Normalean tratamendu horiekin burtsitisak hobera egiten du. Horrela ez denean, kirurgia ere erabili izan da: burtsaren erauzketa artroskopikoa, hezur-izpiak kentzea, errotatzaileen mahukaren konponketak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Upper extremity bursitis» Am Fam Physician 56 (7): 1797–806, 1811–2. PMID 9371010..
  2. Arcuni SE. (2000). «Rotator cuff pathology and subacromial impingement» Nurse Pract 25 (5): 58, 61, 65–6 passim.  doi:10.1097/00006205-200025050-00005. PMID 10826138..
  3. a b «Subacromial impingement syndrome» J Bone Joint Surg Am 79 (12): 1854–68.  doi:10.2106/00004623-199712000-00012. PMID 9409800..
  4. Ishii et al., 1997.
  5. Buschbacher & Braddom, 1994.
  6. Hartley, 1990
  7. a b Arend CF. Ultrasound of the Shoulder. Master Medical Books, 2013. Free chapter on ultrasound findings of subacromial-subdeltoid bursitis at ShoulderUS.com
  8. «Efficacy of injections of corticosteroids for subacromial impingement syndrome» J Bone Joint Surg Am 78 (11): 1685–9.  doi:10.2106/00004623-199611000-00007. PMID 8934482..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]