Burusera (japonieraz: ブルセラ) fetitxismoarekin lotutako Japoniako denda mota da. Burusera batean neska gazteek erabilitako kuleroak edo beste barruko arropa batzuk saltzen dituzte.[1]
Kuleroekin batera beste arropa batzuk saltzen dira: eskola-jantziak, bainu-jantziak, e.a. Askotan, jantzia gainean daraman neskaren argazkiarekin saltzen dira. Berezoak, orokorrean, gizonezkoak dira eta arropa horiek sexualki estimulatzeko erabiltzen dituzte, usainduz, jantziz, e.a. Izan dira, baita ere, horrelako arropak saltzeko makina banatzaileak. Horrelako kuleroen prezioa altua da, 5000-10 000 yen artean (30 eta 70 euro artean).
Namasera (japonieraz: ナマセラ), "fresko" euskaraz, antzeko salmenta mota da, baina kasu honetan emakumeak jantzia momentuan kentzen du bezeroaren aurrean.
"Buru" edo "bloomers" (buruma-k japonenglishez) kuleroak, eta "sera" edo saltzaile.[2]
Burusera diru erraza eskuratzeko bidea izanik, askotan kuleroen salmentara neska gazteak erakartzen ditu. Hauek bai denden bidez, baita ere telefonoz saltzen dituzte. Batzutan gizonezkoek zuzenean usaintzen dituzte eta praktika hau debekatu egin zen. Ez da onartzen ere kuleroekin batera argazkiak saltzea. Dena dela, geztetxoak oso arriskutsua izan daitekeen mundu batera erakartzen ditu.[3]
Buruseraren fenomenoa Europara zabaldu da baita ere azken urteotan. Dena dela, Europako salmenta ez da saltoki publikoen bidez egiten, online baizik. Web berezietan saltzaileek eta erosleek kontaktatzeko aurkera dute.[4] Prezioa erabileraren araberakoa izaten da: zenbat eta erabiliago, garestiago. Prezioa 50 euro ingurukoa izaten da eta produktua postaz bidaltzen da.