Busturialdea-Urdaibai | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() Busturialdea Oiz menditik. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerriak | Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta |
Herri handiena | Gernika |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′N 2°42′W / 43.3°N 2.7°W |
Azalera | 282 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Busturialdea[1] —ofizialki, Busturialdea-Urdaibai— Bizkaiko iparraldean eta erdialdean dagoen eskualdea da, Bermeo eta Gernika udalerri nagusiak dituena.
Urdaibai eremu naturalarekin bat egiten du geografikoki.Bizkaiko lurraldearen % 12,7 hartzen du eta eginkizun garrantzitsua bete izan du Bizkaiaren dinamizazioa eta antolamenduan, Gernikako Arbola bertan kokatzen baita.
Busturialdeak mugakide hauek ditu: iparraldean, Kantauri itsasoa; mendebaldean, Mungialdea; hegoaldean, Durangaldea; eta ekialdean, Lea-Artibai.
Honako herri hauek eta 2011ko biztanleria biltzen ditu:
Herria | Biztanleria | Lurraldea km² | Alderdi politikoa (2019) | |
---|---|---|---|---|
![]() |
Ajangiz | 450 | 7,35 | EH Bildu |
![]() |
Arratzu | 387 | 10,34 | EAJ |
![]() |
Bermeo | 17.159 | 34,12 | EH Bildu |
![]() |
Busturia | 1.717 | 19,63 | EAJ |
![]() |
Ea | 884 | 14,17 | EH Bildu |
![]() |
Elantxobe | 393 | 1,85 | EH Bildu |
![]() |
Ereño | 249 | 10,67 | EAJ |
![]() |
Errigoiti | 532 | 16,42 | EAJ |
![]() |
Forua | 978 | 7,94 | EAJ |
![]() |
Gautegiz Arteaga | 895 | 13,57 | EAJ |
![]() |
Gernika-Lumo | 16.863 | 8,47 | Guztiontzako Herria |
![]() |
Ibarrangelu | 652 | 15,56 | Armendu |
![]() |
Kortezubi | 445 | 11,91 | EAJ |
![]() |
Mendata | 368 | 22,39 | EAJ |
![]() |
Morga | 427 | 17,6 | EAJ |
![]() |
Mundaka | 1.929 | 4,15 | EH Bildu |
![]() |
Murueta | 311 | 5,45 | EAJ |
![]() |
Muxika | 1.457 | 50,02 | EH Bildu |
![]() |
Nabarniz | 232 | 11,75 | EH Bildu |
![]() |
Sukarrieta | 360 | 2,3 | Independenteak |
Urdaibai biosferako natura erreserba Busturialdean dago, Bizkaiko kostaldean. Natura erreserbaren ardatza Oka ibaiak sortutako Gernikako itsasadarra da.
Sollube (686 m) da eskualdeko mendirik altuena.
Busturialdean euskal hiztunen kopuru esanguratsua dago. Izan ere, UEMAko kidea da Bermeo, mankomunitatearen herririk handienetakoa. Bai eta Ajangiz, Arratzu, Busturia eta Muxika herriak ere.
Eskualdeko bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da. Euskaldunen kopurua nahiko altua da eta Bermeo herrigune garrantzitsuan esate baterako, euskaldunen kopurua % 73koa da, nahiz eta erabilera % 36koa izan (2012).