Calatrava la Nueva | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Ciudad Realgo probintzia |
Udalerria | Aldea del Rey |
Koordenatuak | 38°39′59″N 3°50′43″W / 38.6663°N 3.8452°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Jabea | Calatravako Ordena |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte gotikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000516 |
Webgune ofiziala | |
Calatrava la Nueva Ciudad Realgo probintziako Aldea del Rey herrian kokaturiko gaztelua da. 1931tik aurrera babestuta dago, kultura ondasun moduan.
1191n Rodrigo Gutiérrez Girón palentziar handikiak eta bere bigarren emazteak, Jimenak, Calatravako Ordenari euren arimengatik Dueñasko gaztelu zahar honetan zituzten errenta eta herentzien erdia eman zioten, espresuki, emailearen lehen ezkontzako seme-alaben aldeko errenten erdia utziz. Hiru urte beranduago, hauek, Ordenari, gazteluan zituzten eskubideak saldu zizkioten, 1000 marabedirengatik.[1]
1201n Alfontso VIII.ak Calatravakoei gazteluaren jabetza osoa berrestu zien. 1211n musulmanek Salvatierrako gaztelua berreskuratu zuten, 1226ra arte kristauen nagusitasunera itzuliko ez zena; honek Dueñaseko gaztelua zegoen muinoaren garrantzi estrategikoa indartu zuen.
Gazteluak XIX. mendera arte iraun zuen, bertan behera utzia izan zelarik Mendizábal ministroak 1835ean estatuko kontuak saneatzeko hasitako desamortizazio erlijiosoen ondoren.