Callendar House | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Falkirk |
Koordenatuak | 55°59′40″N 3°46′02″W / 55.994439°N 3.767288°W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Callendar Park, Falkirk FK1 1YR |
Webgune ofiziala | |
Callendar House Eskoziako Falkirk herrian dagoen jauregia da, izen bereko eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.
Antoninoren Harresiaren gainean eraikita dago. XII mendean Thane House egon zen ekialderago, Callendarren etxea zena, eta 1345ean Dabid II.a Eskoziakoak Sir William Livingstoni lur hauek eman zizkion eta Livingston familia Eskoziako gobernuko dinastia boteretsua bihurtu zen. Callendar House garai hartan eraiki zen.
Hurrengo mendeetan hainbat eskutatik pasa zen. 1783an Forbes burges familiak erosi zuen enkantean. William Forbesek hainbat eraldaketa egin zizkion. 1963an Falkirkeko udalak eskuratu zuen jauregia eta gaur egun arte eta historia museo bat dago barnean.
Hainbat pertsona historiko garrantzitsuk hartu zuten ostatua bertan, hauen artean Maria I.a Eskoziakoa, Oliver Cromwell, Bonnie Prince Charlie eta Viktoria Erresuma Batukoa.
Callendar Parkeak 2 km²-ko azalera dauka. Txalupaz ibil daitekeen aintzira bat dago eta Antoninoren Harresiaren aztarnak ere ikus daitezke. Hainbat aztarna erromatar aurkitu izan dira berta, hainbat txanpon eta inoiz aurkituriko tartan oihal zaharrena.