Calling Dr. Love | ||||
---|---|---|---|---|
Kissen singlea | ||||
Egilea(k) | Kiss | |||
Argitaratze-data | 1977 | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | hard rock | |||
Diskoetxea | Casablanca Records | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Rock and Roll Over | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Eddie Kramer (en) | |||
Hitzak | Gene Simmons | |||
Kissen kronologia | ||||
|
"Calling Dr. Love" | ||||
---|---|---|---|---|
Kiss(r)en singlea | ||||
Rock and Roll Over albumetik | ||||
Argitalpena | 1977ko otsailaren 13a (AEB) | |||
Formatua | 7" | |||
Grabazioa | Star Theatre, Nanuet, New York: 1976 | |||
Musika mota | Hard rock | |||
Iraupena | 3:48 | |||
Diskoetxea | Casablanca NB-880 (AEB) | |||
Idazlea | Gene Simmons | |||
Ekoizlea | Eddie Kramer | |||
Kiss (r)en single kronologia | ||||
|
"Calling Dr. Love" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1976ko Rock and Roll Over albumean argitaratua. Abestia Gene Simmons baxu-jotzaile/abeslariak idatzi zuen Evansville, Indianako Holiday Inn batean. Albumeko bigarren singlea izan zen, eta AEBetan lortzen zuten laugarren Top 20, Billboard zerrendan 16. postua lortu zuelarik. Abestiaren izena Gene Simmonsek zuen "Men in Black" izeneko Three Stoogesen bilduma labur batetik zetorren, non ospitaleko dei bat agertzen zen, "Calling Doctor Howard, Doctor Fine, Doctor Howard", Moe, Larry eta Curly, hurrenez hurren. Abestiaren riff nagusia Alice Cooperren "Cold Ethyl" abestiaren oso antzekoa da, 1975eko "Welcome To My Nightmare" LPan agertzen dena.
Abestiaren zuzeneko bertsio bat agertzen da Alive II diskoan, 1977an kaleratua. Hortik gerora, "Calling Dr. Love" Kissen arrakasta album askotan agertu izan da. 2003an, Kissen zuzeneko 5. albumean agertu zen, Kiss Symphony: Alive IV diskoan.
Abestia Rock Band musika bideo-jokoan deskargatzeko eduki moduan kaleratu zuten.
2008ko Kiss Alive/35 World Tour biran jo zuten.
Abestia aipatua da The Wastelands, Stephen Kingen Dark Tower Seriesen hirugarren zatian.
'Sweet' Stevie Aaron borroka libreko borrokalari britainiarrak abestia erabiltzen du bere sarreran.
Abestia 2009ko Dr. Pepper gerezi zaporeko edariaren iragarki batean erabili zen. Iragarkian Gene Simmons agertzen da hainbat emakumez inguratuta, Kiss logo elektriko erraldoi baten aurrean, zein piztu egiten den produktu berriak "KISS of cherry" duela esaten duenean. Bere semea sartzen da eta esaten dio "kiss" hitza gehiegi erabiltzen duela, gerezi zaporea oso leuna izanik. Iragarkia "Dr. Love" abestiarekin bukatzen da, Gene sinisteko, "I'm a doctor!" esanez. Honen aldaera Super Bowl XLIV saioan kaleratu zuten.
Kanadako 8 abestiko zinta bertsioan abestia 55 segundoz inguru luzatzen da, erdi aldatutako gitarra soloaren errepikapena dela eta.
1994an, Shandi's Addiction supertaldeak (Maynard James Keenan abeslaria, Tom Morello gitarjolea, Billy Gould baxu-jotzailea, eta Brad Wilk bateria) grabatu zuen abestia Kiss My Ass: Classic Kiss Regrooved Kiss tributu albumaren barruan.
1996an, The Electric Hellfire Club industria rock taldeak abestia bertsionatu zuen beraien Calling Dr. Luv albumean, albumari eta abestiari izen hori emanez, The Rev. Dr. Luv teklatujoleari omenaldi bezala, pixka bat arinago hil zena. Hullabaloo punk taldeak abestiaren bertsioa grabatu zuen Hard to Believe: Kiss Covers Compilation tributu albumerako.