Calliteara pudibunda | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Erebidae |
Leinua | Orgyiini |
Generoa | Calliteara |
Espeziea | Calliteara pudibunda Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | lupulu, Haltz beltz, Haritz, Sahats, Vaccinium uliginosum, Urki dilindari, Pago arrunt, Vaccinium vitis-idaea, Geranium pratense, Sagarrondo, Otsagereziondo, Intxaurrondo arrunt, mugurdiondo, Astigar zorrotz, Haltz zuri eta Ezki hostotxiki |
Calliteara pudibunda Erebidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Izatez sitsa da, gautarra beraz. Europan, Anatoliako penintsulan eta Siberian zehar Txina, Vietnam eta Korearaino hedatzen da. Sits hau pagoen bizkarroia da[1].
40-60 mm-tako hego-zabalera hartzen du eta sexu dimorfismo nabarmena du. Emea zuri-gris kolorekoa da gainaldean eta azpian uhin itxurako zeharkako marra ilunak eta ertz zuridunak ditu. Arra ilunagoa da, oliba-gris kolorekoa, eta hegoen ertzean horixka[2].
Gorputz iletsua du, emeak zurixka eta arrak ilunagoa aurrealdean.
Beldarra oso iletsua da, bizkarraren goialdean lau motots trinkoagoak, eta isats gorri tente bat du. Normalean horia da, oso deigarria, baina batzuetan marroi ere izan daiteke.
Sitsa denez gautarra da eta apirila eta maiatza artean egiten du hegan. Udazkenean beldarrak agertzen dira eta pagoen hostoetaz elikatzen dira, bai eta haritzetaz, sahatsetaz, elorri beltzetaz eta elorri zurietaz ere[3].