Camogie

Camogie partidua Dublingo Croagh Patrick estadioan.

Camogie (irlanderaz camógaíocht eta formalki camoguidheacht deitua) Irlandan jokatu ohi den makila eta pilota emakumezkoen kirol bat da, Joko Gaelikoen barnean sailkatua. Gizonekoen hurling kirolaren bertsio ia berdina dela esan daiteke. Irlandan nahiz mundu osoan barna 100.000 emakume inguruk jokatu ohi dute, nagusiki irlandar komunitateak dauden lekuetan. Kirol honen arautzaile eta antolatzailea Dublin hirian egoitza duen Camogie Association/An Cumann Camógaíochta erakundea da.

Kiol honetako Irlandako Txapelketa Nagusiaren finala urtero irailean Dublin hiriko Croagh Patrick estadioan All-Ireland Senior Camogie Championship delakoan jokatu ohi da.

Taldeak Garaipenak Urteak
Cork 28 1934, 1935, 1936, 1939, 1940, 1941, 1970, 1971,1972, 1973, 1978, 1980, 1982, 1983, 1992, 1993, 1995, 1997,1998, 2002, 2005, 2006, 2008, 2009, 2014, 2015, 2017, 2018
Dublin 26 1932, 1933, 1937, 1938, 1942, 1943, 1944, 1948, 1949, 1950, 1951, 1952, 1953, 1954, 1955, 1957, 1958, 1959, 1960, 1961, 1962, 1963, 1964, 1965, 1966, 1984
Kilkenny 13 1974, 1976, 1977, 1981, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1994, 2016
Wexford 7 1968, 1969, 1975, 2007, 2010, 2011, 2012
Antrim 6 1945, 1946, 1947, 1956, 1967, 1979
Tipperary 5 1999, 2000, 2001, 2003, 2004
Galway 2 1996, 2013

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]