Canaba

Vindobona kanpamenduaren canabae.

Canaba ( Canabae pluralez) [1] latinezko hitza, jatorriz etxolak izendatzeko erabiltzen zen baina Hadrianoren garaian [2] erromatar legionarien kanpamenduaren kanpo aldeko (castrum) [3] etxolak eta dendak ziren. Deborak aurrera egin ahala, etxolen pilaketa hori sendoagoa eta iraunkorragoa bilakatzen bazen, egitura urbanoak eraikiko zituzten bere bizilagunek. Batzuek Erdi Arora arte iraun eta egungo hiriak dira, Viena hiria kasu, Vindobonako limeseko kanpamenduaren inguruan sortu zena.

Batzuetan, canabae eta vicus hitzak nahasten dira eta aglomerazio mota berdina izendatzeko erabiltzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Brill's New Pauly, http://referenceworks.brillonline.com/entries/brill-s-new-pauly/military-camps-e504770
  2. Chester: The Canabae Legionis DJP Mason Britannia Vol. 18 (1987), pp. 143-168, https://www.jstor.org/stable/526442
  3. Frazen, Paul: "The Nijmegen canabae legionis (71-102 / 105 AD). Military and civilian life on the frontier" IN Limes XX : XX congreso internacional de estudios sobre la frontera romana, Leon 2006. Madril, Polifemo, 2009.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]