Canadian Pacific Railway | |
---|---|
Canadian Pacific Kansas City | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kanada |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1881 |
Inaugurazioa | 1881 |
Suntsipena | 2023ko apirilaren 13a |
Ordezkatzen du | Soo Line Railroad (en) |
Trenbidea | |
Bide-zabalera | 1435 mm-ko trenbidea |
Webgune ofiziala | |
Canadian Pacific Railway 1 motako trenbide-sare bat da (Kanadan 250 milioi dolarretik gorako irabaziak izan dituela esan nahi du mota horrek), CP Rail izenez ezagutzen zena 1968 eta 1996 artean. Canadian Pacific Railway Limitedek operatzen du. Canadian Pacific Railwayk nazionalismo kanadarraren ikono eztabaidaezina izaten jarraitzen du.[1]
Bere trenbide sarea Vancouverretik Montrealeraino hedatzen da, Estatu Batuetako hiri garrantzitsu batzuk estaltzeaz gain, hala nola Minneapolis, Chicago eta New York. Calgaryn (Alberta) du egoitza nagusia.
Trenbide sarea, jatorriz, Kanadaren ekialdeko zatiaren eta Columbia Britainiarraren artean eraiki zen 1881 eta 1885 bitartean, 1871n Konfederazioan sartu zenean bigarrenari emandako hitza betetzeko. Kanadako lehen trenbide transkontinentala izan zen.
Gaur egun, funtsean, merkantzientzako trenbidea da; hala ere, bi hamarkadatan Kanadako eskualde gehienetan bidaiarientzako distantzia luzeko garraiorako bitarteko eraginkor bakarra izan zen. Giza kokalekuak ezartzeko eta Kanadako mendebaldeko garapenerako erabakigarria izan zen. Bidaiariak garraiatzeko zerbitzu gehienak 1986an ezabatu zituzten, 1978an VIA Rail Canada enpresak erosi ondoren.
1960ko hamarkadan, konpainiak dibertsifikazio-politika bati ekin zion baliabide naturalen (petrolioa, mineralak, egurra) eta horien eraldaketen arloan. Prozesu horren ondorioz, taldea berregituratu egin zen, eta 1971n Canadian Pacific Limited izena jarri zioten. 2023ko apirilaren 14an, CPKC eta Kansas City Southern konpainiaren fusioa onartu zen eta, ondorioz, Canadan Pacific desagertu egin zen enpresa berria sortzeko.[2]
Kastore bat aukeratu zen trenbiderako ikurra izateko, Kanadako ikur nazionaletako bat delako eta konpainiaren izaera arduratsua adierazten duelako.