Cannae (italieraz: Canne, antzinako grezieraz: Κανναί) Apuliako antzinako hiri bat izan zen, Adriatikotik 9 kilometrora. Horren altitudea 54 metrokoa da eta Ofanto ibaiaren eskuin aldea kontrolatzen zuen. Bertan izan zen Cannaeko gudua, gaur egun Canne della Battaglia izeneko frazionea zegoen lekuan, Barlettako udalerrian. Arkeologia aztarna garrantzitsuak daude bertan.
Apuliako hiri asko bezala, Cannae K.a. VI.- eta K.a. IV. medeen artean fundatu zen Burdin Aroan zeuden lekutze batzuen gainean. Erromatar Errepublikaren garaian vicus bilakatu zen eta Canosa hiriaren ibai-gune garrantzitsua. Hortxe bertan, K.a. 216an, antzinitateko gudurik garrantzitsuenetako bat gertatu zen. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdia eta gero, Cannaek barbaroen hondamendia pairatu zuen eta K.o. 547an, Gerra gotikoaren zehar Totilaren gudaroste ostrogodoek suntsitu zuten. Zaharberrituta izan ondoren, nolabaiteko oparotasuna izan zuen Canosa hiriaren pean azken hiri hau sarrazenoek 872an suntsitu eta gero. Horren ondoren, garrantzi berria eskuratu zuen 1100. urtean elizbarruti bat ezarri zenean. Honen ardura Roger Cannaskoa apezpikuak izan zuen. Bizantziar garaian, Cannasek oporotasuna izan zuen 1083arte. Urte horretan, normandoen kontrolpean egonda, Roberto Guiscardek agindu zuen erretzea matxinada bat zigortzeko. Bakarrik katedrala eta gotzainaren egoitza zutik utzi zituen. Egoiliarrek Barlettara emigratu zuten. 1276an, guztiz suntsiturik geratu zen. 1303an, Karlos II.a Napolikoak Cannaeko lurraldea Barlettakoari gehitu zion. Cannaeko biztanleek Santiago auzoan ezarri ziren, izen bereko eliza bat zutelarik, XI. mendekoa. 1456an, elizbarruti hau desagertu zen eta Barlettakoari lotu zitzaion.
K.a. 216ko Cannaeko guduaz gain, hiriak beste gudu batzuk pairatu zituen bere posizio estrategikoarengatik. 1018an, Gilberto Drengotek zuzendutako normandoek (Melo di Barik ordaindu zien) bizantziarren kontra borroka egin zuten, baina hauek, Basilio Boianesen esanetara zeudelarik, menperatuak izan ziren.
HANIBALEK, CANNAE GUDUEN GARAIAN, EMILIO PAULO KONTSULAREN GORPUA AURKITU ONDOREN, OHORE HANDIEKIN, ERROMATAR SOLDADUEN ESKU UTZI ZUEN HARRI HAUEN AZPIAN LURPERTZEAREN ETA BERE HEZURRAK HIRIRA ERAMATEAREN ARDURA | HANNIBAL PAULI ÆMILII ROMANORUM CONSULIS APUD CANNÆ TRUCIDATI CONQUISITUM CORPUS SUMMA CUM HONORE ROMANIS MILITIBUS MANDAVIT SUB HOC MARMORA REPONENDUM ET OSSA EJUS AD URBEM DEPORTANDA |