Cannibal Holocaust | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1980 |
Izenburua | Cannibal Holocaust |
Jatorrizko hizkuntza | italiera ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Banatze bidea | DVD eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | cannibal film (en) , abenturazko filma, aurkitutako metrajea, splatter film (en) eta film dramatikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Cannibal Trilogy (en) |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ruggero Deodato |
Gidoigilea(k) | Gianfranco Clerici Ruggero Deodato |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Franco Palaggi |
Edizioa | Vincenzo Tomassi (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Antonello Geleng |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Riz Ortolani |
Argazki-zuzendaria | Sergio D'Offizi (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York eta Hego Amerika |
Argumentu nagusia | Kanibalismoa |
cannibalholocaust.net | |
|
Cannibal Holocaust (euskaraz Holokausto Gizajalea) 1980ko Ruggero Deodato italiar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da.
Estreinatu zen garaian sekulako hautsak harrotu eta berarekiko eztabaida handia piztu zuen, bertan agertzen diren gore irudi latzak eta desatseginak, bortxaketa eta kanibalismo eszenak edota eta bortizkeria zela eta, herrialde askotan bere pantailaratzea debekatzera iritsi zirelarik, Italia, Australia eta Erresuma Batua barne. Nahiz eta bortizkeri ugari egon, filma gizakion izaera ankerraren kritika sozialtzat ere jo izan da.
Epaile batek Italiako estreinaldiaren ondoren Deodato zuzendaria atxilotzea agindu zuen. Jende askok Snuff film bat zela uste izan zuen, epaileak barne, bertako protagonistak benetan erailak izan zirela, azkenean Deodatok filmeko aktoreak berrelkartu eta telebistako saio batean aurkeztu beharra izan zituen, jendeak eta epaileak bizi-bizirik zeudela ikus zezaten, ondorioz aske laga zuten.
Filmak garaiko beldurrezko generoko zinemagintzan oihartzun handia izan zuen, adibidez, gerora 1999an The Blair Witch Project filmak izan zuen adina.
Lau estatubatuar kazetari gazte Amazoniako oihanaren bihotzean barneratu dira, oraindik kanibalismoa praktikatu ohi duten bertako tribuei buruzko dokumentala egiteko asmoz. Kazetariak desagertu eta inork ez du haiei buruzko albiste gehiagorik izan. Handik bi hilabetera eurei buruzko aztarnak topatzeko erreskate talde bat leku berdinera bidalia izan da, baina bertan topatuko duten gauza bakarra, kazetariek filmatu zuten materiala izan da, hura ikuskatzean haien amaiera latza ikus daitekeelarik.