Canyon Diablo edo Diablo Arroilaren meteoritoak asteroide baten hainbat zati dira, zeina Lurrean erori zen orain 50.000 bat urte, eta bertan sortu zuen Barringer kraterra (edo Meteoritoaren kraterra), Arizona estatuan, AEBetan. Kraterraren ertzean hainbat meteorito aurkitu dira, eta hurbilean dagoen Canyon Diablotik hartzen dute izena, berau kraterretik bospasei km.ra mendebalera.
Asteroidea orain 50.000 bat urte erori zen. Harrezkero, XIX. mendetik hasita, antzeman eta jaso egin dira zatiak, eta jakina da jatorrizko amerikarrek erabili egiten zituztela. XIX. mende bukaeran hasi eta XX. mende erdira bitartean, Barringer kraterra ika-mika luze baten abiapuntua izan zen bolkanismoaren ebidentziarik ez zuten kraterren inguruan. Eztabaida 1960an itxi zen, Eugene Shoemaker-ek kraterraren inguruan egindako azterketari esker.[1]
1953an Clair Cameron Pattersonek neurtu zituen berun-isotopoen ratioak meteoritoaren lagin batzuetan. Ondorioz, izugarri zehaztu zen Lurraren adina, zeina baita 4.550 milioi urtekoa (± 70 milioi urte), alegia, 70 milioi urteko errakuntza-tarte batekin.[2]
Sekula aurkitu den zatirik handiena da Holsinger meteoritoa, 639 kilokoa, eta gaur egun ikusgai dago bertako bisitarien gunean, kraterraren ertzean. Beste zati ospetsuak: