Carabus lineatus

Carabus lineatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCarabidae
LeinuaCarabini
GeneroaCarabus
Espeziea Carabus lineatus
Dejean, 1826

Carabus lineatus kakalardo espezie bat da, Carabidae familiakoa, zientziarako Dejeanek 1826an deskribatu zuena[1]. Iberiar penintsularen iparraldean aurkitzen da[1] eta beraz Euskal Herrian ere bai[2].

Kakalardo nahiko handia da, arrak 24 mm hartzen dute eta emeek 28 mm. Buruak eta elitroen ertzak brontze kolore gorrixka dute. Elitroak kolore berde metalikodunak dira, bakoitzean hiru lerro ditu, horregatik du lineatus izen zientifikoa.[3]

Habitata eta elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habitat ugaritan aurkitzen da, hala toki hezeetan nola lehorretan, eta itsasoaren mailatik 2000 metrotako altueraraino.[3]

Hanka fin luzeak ditu eta azkar mugitzen da. Barraskiloak eta zizareak ehizatzen ditu. Kakalardoa bera harrapatua sentitzen denean uzkitik likido kirastunak isurtzen ditu eta harrapariaren shock egoera ihes egiteko baliatzen du.[3]

Apirila eta maiatza artean jartzen dituzte arrautzak. Azarorarte ikusten dira helduak eta neguan lozorroan sartzen dira goroldiotan, enborretaan edo arroka arteko arrakalatan hibernatuz. Martxorarte egongo dira horrela.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Carabus lineatus Dejean, 1826» www.gbif.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) SM, Suso. (2018-10-17). «Carabus lineatus subsp. lateralis (Chevrolat, 1840)» Flora de Galicia (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]