Carabus pyrenaeus

Carabus pyrenaeus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCarabidae
LeinuaCarabini
GeneroaCarabus
Espeziea Carabus pyrenaeus

Carabus pyrenaeus Carabidae familiako kakalardoa da, zientziarako Jean Guillaume Audinet-Servillek 1821ean deskribatu zuena.[1]

Kakalardo handia da (18-22 mm), oso iluna, distira berde, urdin, urrekara edo purpurekin. Buru handia, antena labur samarrak, pronoto zabala eta elitroetako erliebea ez oso nabarmena. Hiru subespezie deskribatu dira: Carabus (Iniopachus) pyrenaeus costulus Géhin 1885, Carabus (Iniopachus) pyrenaeus jeanneli Deuve 1994, eta Carabus (Iniopachus) pyrenaeus pyrenaeus.[2]

Goi-mendietako harritza eta haitzetan bizi da, baso-estalkirik gabeko eremuetan, 1.500 eta 2.700 metro arteko garaieran.[2]

Pirinioetako espezie endemikoa da. Euskal Herrian du mendebaldeko muga (Arlas, Orhi).[2]

Harraparia da. Batez ere barraskilo ertainak eta txikiak jaten ditu. Pirinioen ekialdean Arianta xatarti harrapatzen du, eta erdialde eta mendebaldean Pyrenaearia carascalensis.[2]

Kontserbazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan kaltebera kategorian dago jasoa.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Carabus pyrenaeus pyrenaeus Audinet-Serville, 1821. inpn.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  2. a b c d Serrano, José; Lencina, José Luis. Carabus (Iniopachus) pyrenaeus Audinet-Serville, 1821. Atlas y Libro Rojo de los Invertebrados Amenazados de España (Especies Vulnerables). Vol: I, miteco.gob.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  3. 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]