Carabus splendens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Carabidae |
Leinua | Carabini |
Generoa | Carabus |
Espeziea | Carabus splendens Olivier, 1790 |
Carabus splendens kakalardo espezie bat da, Carabidae familiakoa, zientziarako G. A. Olivierrek 1790ean deskribatu zuena. Euskal Herrian[1] aurkitzen da.
Kakalardo handi samarra da, 24-32 mm neurtzen ditu[2]. Kolore metaliko biziak ditu, erdialdean kobre kolorea eta ertzetan berdea. Burua luzea du eta antena finak, lehenengo segmentuetan ile fina dutenak[2]. Abdomena borobiltsua eta nahiko laua da.
Piriniotan eta Kantauriar mendikatean agertzen da soilik. Altuera ertaineko mendialdeko zelaietan bizi da.[2]
Ez du eguzkiaren argia maite eta egunean zehar harrien eta enborren azpian ezkutatzen da. Gauez ateratzen da barraskiloak, bareak eta zizareak ehizatzera.[3]