Tolkienen legendariumean, Caradhras (trilogiaren lehen zatian "Krudela" ere deitua), Hithaeglir mendikateko mendi handi bat da, Celebdil eta Fanuidholekin batera, euren azpian Moria zegoen mendirik garrantzitsuenak zirenak.
Hiruretatik, mendebalderen zegoena zen, Eregionetik gertuen zegoena, bere gainean, elur iraunkorra zuelarik.
Mendi honen barnean zulatu zuten nanoek oso sakon, mithril bila, Thangorodrimetik ihes egin eta Haserrearen Gerraren ondoren, lurraren sakonean zegoen izaki bat itzartuz: Melkorren balrog bat. Durin VI.a errege nanoa, balrog honek hil zuen, eta, hurrengo urtean, beste hainbeste egin zuen Durinen seme eta oinordeko izan zen Nain I.arekin. Honela, Moria, zoritxarrean erori eta mortua geratu zen.
Handik mende batzutara, Eraztunaren Elkarteak, Hithaeglir mendikatea, Caradhraseko pasabidetik zeharkatu nahi izan zuen, baina elur ekaitz gogor batek eragotzi zuen, eta, beraz, mendikatea, behetik zeharkatu behar izan zuten, Moriako meatzeak igaroz. Eraztunen Jauna eleberrian kontatzen denaren arabera, ekaitz hori kasualitate hutsa ez zela izan iradokitzen da, baizik eta mendiaren beraren haserrearen ondorio izan zela, hau, izaki gaiztoa izango zena, edo ez adiskidetsua behintzat. Peter Jacksonen zineko bertsioan, Sarumanek, bidaiariei, sorginkeria bat botatzen diela ikusten da, horrela elur ekaitza sortuz.
Adar Gorria deitzen zen gizakien hizkuntzan, bere tontorra, Eguzkiaren azken izpiek talka egiten zuten adar handi baten antzekoa zelako, kolore gorri bat emanez.
Nanoek, Barazinbar deitzen zuten, Baraz = gorria (erradikal hirukontsonantea B-R-Z) eta invar = adarra (erradikal M-B-R).
Sindarinez, izena, Caran (gorria) eta rass (adarra) hitzez osatua dago. Azken hau, noldorinezko rhassetik sindarinezko rassera pasa zen, eta aldaketa nasala egongo zen, caranen azkeneko n hizkia, rassen hasierako r hizkiarekin lotzean, dhr emanez. Etimologian, RAS erroa agertzen da Caradhrasentzako, mendiaren izena osatzen duten hitz bakoitzarentzako, honako erro hauek ere agertzen diren arren: RAS = adarra eta KARAN = gorria
Caradhrasen dagoen pasabide bat da, "Adar Gorriaren atea" deitua. Eregion Rhovanionekin lotzen zuen, malkartsu eta estua, Eregionetik sartzen zen "ezkerrean amildegi horma bat inguratzen zuen bidezidor batetatik" eta horma hori, Caradhrasen hegoaldeko zatian bermatzen zen, eta "eskuinean lurra, sakonune amaigabe batean erortzen zen tokian beltztasunezko abismo bat irekitzen zen". Mendi handiaren magaletatik igotzen zen, Ekialdean, Azanulbizarreko haranean jaisteko, "Errekazto Itzaltsuaren Eskaileratik.
Eguzkiaren Bigarren Aroan Eregioneko elfoek eta Moriako nanoek asko erabiltzen zuten pasabide bat zen, bere irteera, meatzeko Ate Handietatik gertu igarotzen zen. Balrogaren agerpenarekin eta nanoek Moria utzi ondoren, pasabidea jada ez zen gehiago erabili, Hithaeglirreko alde hori, orkoz betea baitzegoen. Hirugarren Aroaren amaieran, Eraztunaren Elkartea, bertara iritsi zen Rivendeletik, zeharkatzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten, sorginkeria gaiztoren baten ondorioz, partaideen bizitza arriskuan jarri zuen elurte bat erori baitzen, eta, beraz, elkarteak, Moriatik zeharkatu behar izan zuen.