Carlos Alberto Vives Restrepo (1961eko abuztuaren 7a, Santa Marta, Magdalena, Kolonbia), Carlos Vives izenez ezagunagoa, kolonbiar abeslari, aktore eta musikagilea da. Grammy bat eta hiru Grammy latino jaso ditu.
Rocka jotzen hasi zuen musika ibilbidea. Horrez gain, 1982tik aurrera hainbat telesailetan aktore aritu zen. 1991n, telesail batean Rafael Escalona vallenato egilearen papera antzeztu behar izan zuenetik, musika latinorantz zuzendu zuen bere ibilbidea. 1993an, Clasicos de la Provincia lanarekin, arrakasta handia lortu zuen[1].
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Vives |