Carlotta Ferrari | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lodi, 1830eko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1907ko azaroaren 22a) |
Heriotza | Bolonia, 1907ko azaroaren 22a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Milan Conservatory (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Giuseppina Strepponi Alberto Mazzucato |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, musikagilea eta idazlea |
Genero artistikoa | opera |
Carlotta Ferrari (1837ko urtarrilaren 27a - 1907ko azaroaren 22a) Italiako operako musikagile nabarmen bat izan zen.
Carlotta Ferrari Lodi Italian jaio zen, eta Milango Kontserbatorioan kantuan eta pianoan ikasi zuen Giuseppina Strepponirekin batera. Ferrarik hogei urterekin idatzi zuen Ugo bere lehen opera. Interes falta antzemanda, diru bilketan aritu zen Lecnrako, bere lehendabiziko sorkuntza publikorako, eta berberak zuzendu zituen emanaldiak. 1875ko apirilean, Ferrari konposizioko ohorezko irakasle izendatu zuten Boloniako Akademia Filarmnonikoa, Ambroise Thomasek hala gomendatuta.[1] Abesti eta operaz gain, autobiografia bat eta poesia zein prosa lanak argitaratu zituen, lau liburukitan eta Versi e prose izenburuaz Bolonian 1878tik 1882ra. Hain zuzen, Bolonian hil zen.[2][3]
Ferrari musikagile arrakastatsua izan zen bizi zen artean. Operak eta kantatak konposatu zituen, eta kanonean bikaina zela jotzen zen. Hautatutako bere lanen artean, ondorengoak daude: