Carmen Larrabeiti | |
---|---|
(1931) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carmen Larrabeiti Urquiza |
Jaiotza | Bilbo, 1904ko ekainaren 2a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1968ko ekaina (63 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carlos Díaz de Mendoza (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Carmen Larrabeiti Urkiza (Bilbo, 1904ko ekainaren 2a - Madril, 1968ko ekaina[1]) bizkaitar aktorea izan zen[2].
17 urte besterik ez zituela antzerkian hasi zen María Guerrero eta Fernando Díaz de Mendozaren konpainian. 1926an Carlos, Guerrero eta Díaz de Mendozaren semea, ezkondu zuen. Senarrarekin batera Teatro Infanta Isabelen Las hogueras de San Juan (1930) antzeztu zuen.
1926an zineman hasi zen, Currito de la Cruz filmean, Alejandro Pérez Lugínek zuzendua. Parisa joan zen Paramount Picturesekin Doña Mentiras (1930), Toda una vida (1930), La carta (1931) eta La fiesta del diablo (1931) filmatzeko. Baita Hollywoodera ere, non 20th Century Foxrako Esclavas de la moda (David Howardena), ¿Conoces a tu mujer? (Rafael Rivellesekin) eta La Ley del Harén (José Mojicarekin) egin zituen.
1932an itzuli eta, gaixotasunaren eraginez, antzeztokiak utzi zituen. Mari Carmen Díaz de Mendoza aktorea alaba izan zuen.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |