Carmen Pinós | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carme Pinós i Desplat |
Jaiotza | Bartzelona, 1954ko ekainaren 23a (70 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania katalana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta product designer (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen Swiss Federal Institute of Technology in Lausanne (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
cpinos.com |
Carmen Pinós (Bartzelona, 1954ko ekainaren 23a) katalan arkitektoa da.
Bartzelonako Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak, eta 1979. urtean eskuratu zuen arkitekto-titulua. 1982an MOPUren sari bat jaso zuen, eta handik bi urtera Enric Mirallesekin lanean hasi zenez gero beste hainbat sari irabazi ditu, bai bakarrik zein Mirallesekin lankidetzan: Arte Españaren egoitza (1984, Bartzelona), Lugoko katedralaren aurreko administrazio eraikinerako lehiaketakoa, Igualadako hilerri berriko proiektuarena (1985), Huescako kirol-jauregikoa (1988) eta 1991n, ITALSTAD for Europe saria. Pinósek ikastaroak eman ditu Londres, Oslo, Columbia, New York, Siena, Berlin, Boston eta abarretako unibertsitateetan. Erakusketa monografikoak egin ditu Storefornt (New York), Haus der Architektur (Graz) eta Weisenhoffen (Stutgart), eta talde-erakusketetan ere parte hartu du, adibidez Ouvertures (Bordele) eta Diseño español de los 90 (Pompidou, Paris) erakusketetan. Bere eraikinen artean azpimarratzekoak dira Bartzelonako Llauna eskola, Parets del Vallésko Plaza Nagusiko estalkiak, Hostalets de Balenyako zentro zibikoa eta Alacanteko gimnastika erritmikoko zentroa. Obra biribilak eraiki eta proiektatu dituzte Pinós eta Mirallesek, eta kalitate bikaineko arkitektura hizkera darabilten artistatzat hartuak dira gaur egun.