Caroline Ingalls | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brookfield, 1839ko abenduaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | De Smet, 1924ko apirilaren 20a (84 urte) |
Hobiratze lekua | De Smet Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Charles Ingalls (1860ko otsailaren 1a - 1902ko ekainaren 8a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta autobiografialaria |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() |
Caroline Lake Quiner Ingalls, ezagunagoa Caroline Ingalls izenez (Brookfield, Wisconsin, AEB, 1839ko abenduaren 12a - De Smet, Hego Dakota, 1924ko apirilaren 20a) estatubatuar irakaslea eta autobiografialaria izan zen. Laura Ingalls nobelagile estatubatuarraren ama izan zen, Little House on the Prairie (Larreko etxe txikia) liburuaren egilea.[1][2][3]
Charlotteren eta Henry Quineren alaba zen. Bost urte baino ez zituela hil zitzaion aita. Bost urte geroago, ama Frederick Holbrookekin ezkondu zen. 16 urterekin hasi zen eskolan irakasten.[4]
1860ko otsailaren 1ean Charles Phillip Ingalls-ekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituzten: Mary, Laura, Freddie, Carrie eta Grace.
Little House on the Prairie (Larreko etxe txikia) telesailean, Karen Grasslek aktoreak interpretatu zuen bere pertsonaia.[5][6]
Bizitza errealean, hiru haur adoptatu zituzten. Telesailean hiribururako bidaia batean Charlesek aurkitu zuen haur bat adoptatu zuten; fikzioan, ostera, banandu behar zituzten Alicia, Carl eta John neba-arreba umezurtzak. Grace Snider korreoko emakumeak eta haren senarrak, Edwards jaunak, Charlesen bulegoko arduradunak.