Caroline Schermerhorn Astor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Caroline Webster Schermerhorn |
Jaiotza | Manhattan, 1830eko irailaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Newport, 1908ko urriaren 30a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Trinity Church Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Abraham Schermerhorn |
Ama | Helen White |
Ezkontidea(k) | William Backhouse Astor, Jr. (en) (1853 - 1892) |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Astor family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Socialitea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa |
Caroline "Lina" Webster Schermerhorn, ezagunagoa Astor andrea izenez (Manhattan, AEB, 1830eko irailaren 22a– Newport, 1908ko urriaren 30a) XIX. mendearen amaierako Estatu Batuetako goi-mailako aristokrata edo sozialite bat izan zen, Laurehun Gazteen talde sozial elitista zuzendu zuena.[1] Geroago, "Astor andrea" izenaz ezaguna, William Backhouse Astor Jr lasterketetako zaldien jabe eta hazlea, yateen jabe eta enpresaburuaren emaztea izan zen. Bost seme-alaba izan zituen, John Jacob Astor IV koronela barne, RMS Titanic-en hil zena. Bere ezkontzaren bidez, Astor familia ezaguneko kide izan zen eta Estatu Batuetako Astor-en gizonezkoen lerroko matriarka.
1830eko irailaren 21ean jaio zen Lina, New York hiriko aristokrazia holandarreko familia aberats batean. Hiria sortu zuten kolonoen ondorengoak ziren. Aita, Abraham Schermerhorn (1783–1850), eta Schermerhorn familia, oro har, itsas garraioan aritzen ziren.[1][2] Lina jaio zenean, Abrahamek milioi erdi dolarreko ondarea zuen. Ama Helen Van Courtlandt (ezkongabetan, White) Schermerhorn (1792 – 1881) zen. Lina bederatzigarren belaunaldia zen. Haren ahizpa nagusia, Elizabeth, Jones's Wood izeneko Manhattan gainean granja handi bat zuen James I. Jones jeneralarekin ezkondu zen.[3]
Amaren aldeko aitona-amonak Henry White eta Anne (ezkongabetan, Van Cortlandt) White ziren. Aitaren aldeko aitona-amonak Peter Schemerhorn eta Elizabeth (ezkongabetan, Bussing) Schemerhorn ziren. William Colford Schermerhorn lehengusua Annie Schermerhorn Kaneren aita zen, John Innes Kaneren emaztea (John Jacob Astorren birbiloba).[4][5]
Jaio zenean, familia Greenwich Street 1 zenbakian bizi zen, Bowling Greenetik gertu, baina 1830eko hamarkadan Manhattan baxuaren populazioa eta urbanizazioa handituz joan zenez, familia 36 Bond Streetera joan zen bizitzera, John Jacob Astor aitonak garatzen lagundu zuen eta moda-modan zegoen Lafayette Placera.[6]
Lina gaztea Bensee andreak zuzendutako eskola batean hezi zuten. Han, frantsesez aise hitz egiten ikasi zuen.
1853ko irailaren 23an, William Backhouse Astor Jr-rekin (1829–1892) ezkondu zen Trinitate elizan. Senarraren gurasoak William Backhouse Astor enpresaburu higiezinaren eta haren emazte Margaret Alida Rebecca Armstrongen seme ertaina zen. Aitaren aldeko aitona John Jacob Astor zen, eta amaren aldeko aitona-amonak John Armstrong Jr. senataria eta Alida (ezkongabetan, Livingston) Armstrong, Livingston familiako Robert Livingstonen alaba.[6]
Bere senarraren familiak, Astortarrek, hasieran larruen salerosketaren bidez egin zuen dirutza, eta geroago New York hirian hedatzen ari zen onibarretan inbertituz.[7] Astor familiaren aberastasuna gorabehera, Linak goi-mailako estatusa zuen, familia fundatzaile ohi bateko kide gisa.
Bost seme-alaba izan zituzten:
Bizitza sozialean erabat okupatuta zegoela uste bazen ere, ezkonduta egon zen lehen bi hamarkadetan, Lina Astor, batez ere, bere bost seme-alabak hazi eta etxea zuzentzen aritu zen, XIX. mendearen erdialdean bere estatuseko emakumeetan ohikoa zen bezala. Gurasoen herentzia zela eta, Linak bere dirua zuen, eta, beraz, bere garaiko emakume gehienek baino gizonaren menpekotasun txikiagoa zuen.
1862an, berak eta bere senarrak lau fatxadako etxe atxiki handi bat eraiki zuten, unean modan zegoen adreilu gorrixka eta harri zuriaren estiloan, 350 Bosgarren Etorbidean, geroko Empire State Buildingen tokian. Etxea senarraren anaia zaharrenaren, John Jacob Astor III.aren, ondoan zegoen; bi familiak bizilagunak izan ziren 28 urtez, baina Astor anaien emazteak ez ziren ondo konpontzen.[9] Astor-ek "udako txabola bikain" bat ere bazuten Newporten, Rhode Island-en, Beechwood izenekoa. Dantza-areto handi bat zuen, New Yorkeko goi-klaseko modako eliteko "400ak/ Laurehunak" sartzeko adinakoa.[10][11]
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila edo Sezesio-gerraren ondorengo hamarkadetan, New Yorkeko biztanleria biziki hazi zen, eta Mendebalde Ertaineko etorkinak eta arribista edo heldu berriak jatorrizko elitearen nagusitasunari aurre egiten hasi ziren.[13] Ward McAllister arbitro sozialaren laguntzarekin, Lina portaera egoki eta etiketa bat zehazten saiatu zen, baita hiri gero eta heterogeneoagoan arribisteen arteko zirkulu tradizionalean zein zen onargarria eta zein ez zehazten ere.[14] Tradizioaren aldekoen eta antzinako ondasunak zituztenen gidaria zen.
McAllisterrek adierazi zuen Urrezko Aroko New Yorkeko familia aberats handienen artean 400 pertsona baino ez zeudela modako gizarte goreneko kide gisa. Oro har uste denez, ez zen kopuru horretara iritsi, Astor andrearen dantza-aretoaren mugetan oinarrituta (McAllister, Astor-en lehengusu politikoa, ezkontzagatik, "Rosa Mística" deitu zion). Senarrak bizitza sozialean zuen interes faltak ez zuen hura geldiarazi, baizik eta bere gizarte-jarduera gero eta handiagoak elikatu zituen, seme-alabak hazi ahala gero eta handiagoak.[15]
Lina izan zen XIX. mendearen amaierako New Yorkeko "aristokraziaren" edo "diru zaharraren" autoritate nagusia. Ekintza apainduak eta landuak antolatzen zituen harentzako eta goi-mailako gizarteko eliteko kideentzako harrera eta ekitaldiak. Inori ez zitzaion uzten anfitrioiaren bisita-txartel ofizialik gabe joaten. Linaren gizarte-taldeak borondate handiko emakume aristokratikoek menderatzen zituzten. Topaketa sozial horiek publizitatearen eta luxu deigarrienaren mende zeuden. Bera eta bere damak ziren "Aristokraziaren" edo "Diru Zaharraren" ordezkari nagusiak; Vanderbilt familia, berriz, 'Diru Berriaren' ordezkari edo buru ziren.[16]
Vanderbiltarrak, New Yorkeko goi-klaseko kide gisa, familiak oinordetzan barik irabazitako aberastasun handia lortutako familia zen, ondorioz, Astor eta bere taldeak gorrotatu egiten zuten. Astor andreak gustu txarrez ikusi zuen trenaren bidez lortutako dirua.[17] Horregatik, Astor mesfidati, ez zuen nahi Vanderbilt neskak afari eta dantzetara gonbidatzerik. 1883an, ordea, Astorrek formalki onartu behar izan zuen Alva Erskine Smith sozialite aberatsa, William Kissam Vanderbilt zaldi-hazlearen eta trenbide-zuzendariaren lehen emaztea, eta, hartara, Vanderbiltei New Yorkeko "diru berri" handiena eman zien, gizarteko mailarik gorenera sartzea.[18]
New Yorken dabilen kondaira batek dioenez, Alva Vanderbiltek mozorro-dantza handi bat prestatu zuen bere etxearen estreinaldia ospatzeko, goi-mailako gaztetxoentzako bereziki entretenimendu gisa, baina azken minutuan Caroline Astor gazteari (Linaren alaba gazteena) jakinarazi zion, protokolo tradizionalari jarraituz, ezingo zuela parte hartu, Astorrek ez baitzuen formalki gonbidatu Vanderbilt aurretik. Seguru asko, Astorrek Vanderbilt familiaren gizarte-profila gero eta handiagoa zela nabaritu zuen, Alva eta Williek zuzendua, eta New Yorkeko goi-mailako gizartearen esklusibotasunari eusteko aliatu erabilgarri gisa ikusiz gero, formalki deitu zien Vanderbilt familiakoei Alvaren luxuzko dantzaldiaren aurretik, Astor bera ere hantxe izan baitzen. Ondoren, Vanderbiltarrak Astorren urteroko dantzaldira gonbidatu zituzten, New Yorkeko goi-mailako eskalafoian erabat onartuak zeudelako.[18]
1887. urtera arte, Lina Astor formalki "William Astor andrea" izenez ezaguna izan zen, baina Charlotte Augusta Gibbes urte hartan hil zenean, "Astor andrea" titulua kendu zion, urte hartatik Astor dama zaharrena baitzen. Charlotteren semeak, William Waldorf Astorrek bere emazte Mary "Mamie" Dahlgren Paul "Astor andrea" zela sentitzen zuen. 1890ean John Jacob Astor III.a hil zenean, William Waldorf Astorrek Astor familiaren ondarean eta negozioetan zuen partaidetza jaso zuen, eta Astor familiaren hurrengo patriarka bihurtu zen. Mamie "Astor andrea" bihurtu zuen. Baina Mamie Lina baino hemezortzi urte gazteagoa zen eta ez zuen gizarte-botererik.
Hala ere, Linaren nagusitasunari aurre egiteko saiakera berriek porrot egin zuten New Yorkeko goi-klasean, eta laster Ingalaterrara joan zen familiarekin, han bizkonde bihurtu baitzen.
Izebaren utzikeriagatik atsekabetuta, William Waldorf Astorrek aitaren etxea bota eta lehen Waldorf hotela jarri zuen haren ordez. Astor andrearen etxea, justu ondoan zegoena, eklipsatzeko diseinatu zuten hotela. Waldorf hotelak hamahiru pisu zituen altu, eta Errenazimentuko gaztelu alemaniar gisa eraiki zuten: beraz, Lina ez ezik, auzokoen gainerako egitura guztiak ere eklipsatu zituen. Astor andreak hotelari buruz esan zuen "ondoan taberna bat dago, loratuta".[19]
Waldorf Hotelaren oparotasunak New Yorkeko goi-mailako gizartea publikoki sozializatzeko modua aldatu zuen arte, gizarte hezia ez zen leku publikoetan biltzen, hoteletan batez ere. Hiriko azken erakarpenaren eta sentsazio publikoaren ondoan bizitzeko gogo handirik gabe, bera eta haren seme Jackek, lehenbizi etxea eraistea eta haren ordez ukuiluak eta zalditegiak jartzea pentsatu zuten. Azkenean, Jackek etxea bota eta beste hotel bat eraiki zuten bere lekuan, Astoria izenekoa, eta bi hotelak elkartu eta Waldorf-Astoria jatorrizko hotel bihurtu ziren.[19] Beraz, Astorrek etxe bikoitz bat eraiki zuen, New Yorken inoiz eraiki den handienetako bat, harentzat eta bere semearentzat, Astor andrearekin iparrko egoitza okupatuz, 841 Bosgarren Etorbidea eta haren semea hegoaldekok erdia hartuz, 840 Bosgarren Etorbidea.[20]
Bosgarren Etorbideko Astorren etxea eta Astoria Hotela 1927an eta 1928an eraitsi zituzten azkenean, Emanu-El sinagogari eta Empire State Buildingi bide emateko, hurrenez hurren.[21][19]
Central Parken parean, etxe berrira joan zenean, 65. Street izkinan, senarra hilda zegoen, eta semearekin eta familiarekin bizi zen. Astorrek dementzia kronikoa izan zuen azken urteetan, eta hirurogeita hamazortzi urte zituela hil zen 1908ko urriaren 30ean. Trinitate elizako hilerrian lurperatu zuten, Manhattango iparraldean.[22]
Haren alaba gazteenak, Carriek, 11,9 m-ko oroitzapenezko zenotafio bat eraiki zuen bere oroimenean, baita hiriaren goiko aldean zuen hilobia ere. Inskripzioa A.D. MDMXIV datatuta dago eta zenotafioa hilerri txikiaren barruan dago, Broadwayko eta Wall Streeteko bidegurutzean, non lehen estatubatuar gailenetako asko baitaude lurperatuta.[23][24]
MDMXIV data erromatarra akatsa da, eta, seguru asko, MCMXIV, 1914 izan beharko luke.
Astor andrea hil ondoren, esan zuten hiru emakume behar izan zirela New Yorkeko goi-klasean lan egiteko: Marion Graves Anthon Fish, Stuyvesant Fishen emaztea; Theresa Fair Oelrichs, Hermann Oelrichsen emaztea, eta Alva Belmont, Oliver Belmonten emaztea.