Carpobrotus edulis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Aizoaceae |
Leinua | Ruschieae |
Generoa | Carpobrotus |
Espeziea | Carpobrotus edulis Kensit eta Bolus, 1927 |
Basionimoa | Mesembryanthemum edule |
Carpobrotus edulis edo katu-azazkala Aizoaceae familiako landare zukutsua da, jatorriz Hegoafrikakoa eta Euskal Herriko kostan bertakotu dena landare inbaditzaile bihurtuz. Zenbait egileen arabera, landare eraldatzailea (edo transformatzailea) ere bada. [1]
Landare honek erraztasun handia du sustraiak eta aldakaitzak sortzeko eta, horregatik, zurtoinaren edozein zati propagulu bihur daiteke. Katu-azazkalak eragin fitotoxikoa du eta bertako landaredia ernetzea galarazten du. Lehortearekiko eta gazitasunarekiko erresistentzia handia du, eta ondo hazten da lurzoru hareatsuetan.
Horregatik, habitata itsasertzeko dunak eta labarrak ditu, azken ezaugarri horiek direla-eta, toki horietan primeran egokitu baita. Desagerrarazteko lanak, batez ere, eskuz egin ohi dira.
Landare zukutsu herrestaria da, aurrez aurreko hosto mamitsu eta hirukiak dituena 3-10 cm artekoak.
Loreen diametroa 8-9 cm da, arrosa bizikoak edo hori ahulekoak.
Fruitua, jateko ona, hazi ugari sortzen ditu, askotan ehun inguru.
Jatorri aloktonoa duen espeziea da, komunitate naturaletan ezarpen iraunkorrekoa.
Sartze-era: Ornamentazio-lorezaintzan erabili da. Beraz, lorategietatik eratorritakoa da.