Carpocoris mediterraneus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Hemiptera |
Familia | Pentatomidae |
Generoa | Carpocoris |
Espeziea | Carpocoris mediterraneus [[|]] |
Carpocoris mediterraneus Pentatomidae familiako hemipteroa da, zimitzen taldekoa[1]. Euskal Herriko toki batzuetan zimitz laranja ere esaten zaio[2].
Helduak zein beldarrak landarearen izerdiaz elikatzen dira, horregatik izurri kontsideratzen dira nekazal eremuetan[3].
Bi azpiespezie ditu:
Zimitzen gorpuzkera tipikoa du, zapaldua eta zurruna. Helduek 7-8,5 mm arteko luzera dute, baina ez da arraroa 1 cm-tik gorako aleak aurkitzea ere. Gozputza laranja du. Eskuletoa berdexka-horixka izan ohi da eta aurrealdean orban ilunak ditu. Abdomenaren ertzak marratuak dira, beltzak eta horiak[4].
Burua txikia du eta begi irtenak ditu alboetan. Antena luzeak ditu, bost zati dituztenak[4].
Europa mendebaldean eta Afrika iparraldean aurkitzen da. Bide ertzetako eta baso ertzetako sasitzak eta belardiak atsegin ditu.
Urtean bi belaunaldi izan ohi ditu. Helduak 4-6 hilabetez bizi dira eta 5-7 errunaldi izaten dute, bakoitzean 50-80 arrautza jarriz. 15 egunen buruan beldarrak ateratzen dira eta helduen antz dezente dute, ugaltzeko ahalmenik ez duten arren. Beldarra zuria eta beltza izaten da. 4-5 muda izaten dituzte heldua garatzen den arte[4].
Helduek haitzen arrakaletan edo zuhaitzen enborretako arrakalatan gordeta hibernatzen dute eta tenperatura igotzen denean aktibatzen dira[4].