Cartes du Ciel | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Azken bertsioa | 4.2.1 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | Pascal eta C |
Sistema eragilea | Microsoft Windows, MacOS X, Linux eta FreeBSD |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License |
ap-i.net… |
Cartes du Ciel planetarium software askea da, Linux-en eta Microsoft Windowsen instala daitekeena. Programa hau objektuen posizioa eta egoera ikusteko erabiltzen da: Asteroideak, galaxiak eta kometak.
SKYVIEW, MPC, USNO eta SIMBAD, txertatuta daude programan.
Doako astronomiako programarik ezagunenetarikoa da. Astrotips.in[1] software astronomikoen atariko ospetsuena eta baloratuena da.
Programak zeruko diagramak sortzeko aukera ematen du, izar, nebulosa eta planeten bitartez konbinazio ugari eskainiz eta katalogo ugarietako datuak erabiliz.
Programaren helburua zeru-kartak prestatzea da. Astronomia behaketa baterako, parametro ugari dauzka, ia infinitu aukera ematen dute, automatikoki (programa bera sortzen) zein katalogo bitartez (parametroak norbera aukeratzen).
Aukeratu daitezken parametroak:
Zeruan dagoen edozein elementu (ikusgai edo ez) konfigura daiteke. Ezaugarri hauek guztiak zeruko atlas honek, interneteko planetariorik osatuena bihurtzen dute.[2]
Software hau Pascalen eta C-n idatzita dago eta GPL lizentziapean banatzen da.
Oro har, katalogo guztiak publikoak dira. Jatorrizko egileari kredituak eman behar zaizkio, datuak ikerketa-lan batean erabiltzen badira.
Cartes du Ciel-ekin ekoiztutako gutunak, digitalak edo inprimatuak, helburu pertsonaletarako, hau da, komertzialak edo ez (blogak, argitalpenak, lan inprimatuak, etab.) erabil daitezke.
Cartes du Ciel / SkyChart [2] aipa daiteke eta orrialde haietara esteka bat gehi daiteke, baina ez da beharrezkoa.
Lehenik behaketa lekua eta ordua ezartzen dira, parametro batzuk konfiguratzen:
Cartes du ciel-ek ASCOM[3] (Espainiako Compliance Elkartea) teleskopio-kontrola ere ezarri du.