Cassata | |
---|---|
gozopil | |
![]() | |
Osagaiak | bizkotxoa |
Historia | |
Jatorria | Italia |
Cassata Siziliako gozopil bat da, bixkotx biribil batez osatua, likore edo fruta-zukuekin bustia eta ricotta gaztazko geruzekin eta fruta melatuekin estalia. Gainera, mazapan oskola izaten du, kolore arrosa eta berdeko glasatua eta diseinu askotariko apaingarriak.
Errezeta erraza izan arren itxuraz, badira tokiko aldaera ugari tipikoak izateagatik nabarmentzen direnak: Palermoko aldaera, Messinakoa[1],(ez hain gozoa), Catania, Trapani, Ragusa eta Sirakusa (bizkotxo-geruzak daudelako eta glasaturik ez dagoelako bereizten da[2][3]). Lagun bakar batentzako bertsioa ere badago, cassatina izenekoa.
Dekorazioa askotarikoa izan daiteke: laranja-xerra melatuak, azukre-hauts patroi konplexuak, koloretako perlak eta dozena erdi fruta melatu. Batzuetan, beste osagai batzuk ere gehitzen dira: pistatxoak, pinaziak, txokolatea, kanela, marraskinoa edo laranja-lorezko ura.
Aldaera ospetsuenetako bat da Cassatella di sant'Agata (italieraz) edo minnuzzi 'i Vìrgini (sizilieraz). Bular itxurako batentzako cassatta bat da: kremaz betea, mazapan berdea glasatu zuriz estalia eta puntan gerezi melatua duena. Santa Agata hiriko zaindariaren festan Catanian prestatzen da, santuaren martirioan erauzitako bularren oroigarri.