Catriona Morrison

Catriona Morrison
Bizitza
JaiotzaGlasgow1977ko urtarrilaren 11 (47 urte)
Herrialdea Eskozia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktriatleta
Jasotako sariak

Catriona ("Cat") Morrison (Glasgow, 1977ko urtarrilaren 11) eskoziar kirolari-ohia da, triatloian eta duatloian lehiatu zena[1].

Munduko eta Europako duatloi txapelduna izan zen 2005 eta 2009 artean eta lau aldiz izan zen garailea Zarauzko triatloian, 2010 eta 2014 artean[2].

2009an Ironman proban historian egindako debut azkarrenaren errekorra ezarri zuen.

2015ean utzi zion ibilbide profesionalari. 2015ean Britainiar Inperioko Ordenaren Kide izendatu zuten[1] eta gaur egun Winning Scotland Foundation elkarteko erreferentziazko atleta da eta eskoletara eta gazteen kirol taldetara joaten da ikasleak motibatzera.

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduko Duatloi Txapelketa
Urtea Lekua Domina
2005 Newcastle ( Ingalaterra) 2. lekua, zilarrezko domina
2006 Corner Brook ( Kanada) 1. postua, urrezko domina
2008 Rimini ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina
2010 Edinburgo ( Eskozia) 1. postua, urrezko domina
Munduko Distantzia luzeko Duatloi Txapelketa
Urtea Lekua Domina
2006 Fredericia ( Danimarka) 2. lekua, zilarrezko domina
2007 Richmond ( AEB) 1. postua, urrezko domina
2008 Geel ( Belgika) 1. postua, urrezko domina
Europako Duatloi Txapelketa
Urtea Lekua Domina
2007 Edinburgo ( Eskozia) 1. postua, urrezko domina
2009 Budapest ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina
Munduko Distantzia luzeko Triatloi Txapelketa
2007 Lorient (Txantiloi:Herrialde info HBretainia) 3. postua, brontzezko domina

Bestelako lasterketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zarauzko triatloia (4): 2010, 2011, 2013, 2014
  • Ironmanak:
    • Saint Croix (4 aldiz)
    • Galveston
    • Texas[3]
    • Lanzarote

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Catriona Morrison Awarded MBE - Triathlon Scotland» www.triathlonscotland.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  2. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-06-15). «Abuín se estrena y Morrison repite en Zarautz» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  3. 1252TapasBar&Kitchen. (2011-05-21). Catriona Morrison Crosses Finish Line (1st Place, Ironman Texas in The Woodlands 5/21/11). (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]