Caulobacter | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Alphaproteobacteria |
Ordena | Caulobacterales |
Familia | Caulobacteraceae |
Generoa | Caulobacter [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Caulobacter generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, morfologia oso berezia dutenak. Izan ere, genero honetako bakterioek giltzurrun itxurakoak dira eta pedunkulu bat dute mutur batean, zitoplasmaren luzapena dena (ikusi irudia). Pedunkulu honen bitartez (prosteka, edo stalk, ingelesez) substratu bati atxikitzen diote [1].
Caulobacter kimiorganotrofo aerobioa da, eta materia organiko gutxi duten uretan bizi da (geza zein gazietan).
Aparteko beste ezaugarri bat du Caulobacterrek, bakterioen artean oso ohikoa ez dena: dimorfikoa da, hots, bi morfologia ezberdinak ditu, bere bizi-zikloaren unearen arabera:
Ugalketa erdibiditze prozesuaren bidez gertatzen da, eta zelula pedunkuludunetan besterik ez da gertatzen. Erdibiditzeko prozesuan bakterioaren mutur batean flagelo bat sortzen da, eta beste muturrean pedunkulua (erdibiditze desorekatua deitzen zaio prozesuari)
Caulobacter erroseta izeneko egiturak sortzen ditu genero honetako bakterio batzuk pedunkuluen bidez elkar lotzen dutenean.