Cawdorko gaztelua

Cawdorko gaztelua
Cawdorko gazteluaren aurrealdea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Koordenatuak57°31′27″N 3°55′36″W / 57.524258°N 3.926612°W / 57.524258; -3.926612
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1454
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Cawdorko gaztelua (ingelesez: Cawdor Castle) Eskoziako Highland eskualdean kokatzen den gaztelua da, Cawdor herrian, Invernesstik 16 kilometro ekialdera eta Nairnetik 8 kilometro hego-mendebaldera. A mailako eraikina izendaturik dago.

Kondairak dio urrez zamaturiko asto bat bertan gelditu zela atseden hartzera eta toki hori ukeratu zutela gaztelua eraikitzeko.

Gazteluaren aipamenik zaharrena 1454ko agiri batean dago, baina dorre nagusia lehenago eraiki zela uste da, gorosti baten inguruan. Gorostiaren hondarrak bertan diraute eta ikerketa zientifikoek erakutsi dute zuhaitza 1372an hil zela.

Mendeetan zehar gazteluak hainbat zabalkuntza izan ditu, garrantzitsuena 1510an hasitakoa. 1635ean lorategiak gehitu zitzaizkion. 1720an lorategia harresitu egin zuten eta basoak landatu ziren inguruan. 1789an John Campbell of Cawdor (parlamentaria) Carlisleko kondearen alabarekin ezkondu zen eta 1796an Cawdorko baroi titulua eskuratu zuen. Bere semea Cawdorko lehen kondea bihurtu zen 1827an eta gaztelua kondeen udako egoitza bihurtu zen. Thomas Mackenzie eta Alexander Ross arkitektoek hegoaldeko eta ekialdeko hegalak gehitu zizkioten gazteluari.

Gaztelua ezagun bihurtu bada bere lorategiengatik izan da. Hiru ataletan banatzen da:

  • Lorategi harresitua (XVII mendekoa)
  • Loreen lorategia (XVIII mendekoa)
  • Lorategi basatia (1960 hamarkadakoa)

Basoetan ere zuhaitz espezie ugari daude eta 100 liken espezietatik gora ere aurkitu dira.

William Shakespeareren antzezlan famatuko Macbeth erregearen gaztelua Cawdor dorrea da. Dena dela erabat fikziozkoa da, izan ere benetako Macbeth erregea XI mendekoa baita, gazteluaren aurrekoa beraz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]