Celeste Barber

Celeste Barber
Bizitza
JaiotzaAustralia1982ko maiatzaren 6a (42 urte)
Herrialdea Australia
Jarduerak
Jarduerakaktorea
celestebarber.com
IMDB: nm2077013 Edit the value on Wikidata

Celeste Barber (1982ko maiatzak 6) australiar antzezlea da. All Saints saioan Bree Matthews pertsonaia antzezteagatik da ezaguna, eta #celestechallengeaccepted traolarekin famatuen selfien parodiak egiteagatik.

Australian jaio eta hazi zen eta Sydneyn bizi izan da bizitza gehiena, gaur egun senarra eta lau seme-alabekin.[1]

Saint Joseph's College (Tweed Heads) eskolan ikasi zuen.[2]

Celeste Barber dantzaria izan zen 15 urtez eta Sydneyko Nepean antzokian antzezle programan graduatu zen 2002an.[3][4]

Antzezle lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean lehen paper garrantzitsua lortu zuen telebistan All Saints saioan eta bertan Bree Matthews erizaina antzeztu zuen, 2009an telesaila bukatu zen arte.

2010ean beste telesail ezagun bateko bi kapitulutan agertu zen: Home and Away saioan; bertan bi pertsonaia desberdinen paperak egin zituen.

Gainera, Office Correctness eta How Not to Behave saioetan lana egin du. [4][5]

The Matty Johns Show saioan sketch idazle eta antzezle izan zen.

Burke & Wills filmean egin zuen lan, 2006an Tribeca zinema festibalean finalista izan zena. Have You Been Paying Attention? saioan panelista eta Studio 10 magazinean aurkezleetako bat izan zen.[5]

Komediante lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan komedian aritu da, nahiz hasieran ez zuen horretarako asmorik.[5]

2015an MICF Raw Comedy programan finalista izan zen estatu mailan eta bete izan ditu aretoak Sidneyko Komedia Festibalean eta Adelaidako Fringe Festibalean.[1]

Bere lehen liburua, Celeste Barber - Challenge Accepted, 2018ko irailean argitaratu zuen eta berak deskribatu zuenez anti-neska bihurtzeko 253 pausu deskribatzen dira.[6]

Bere bigarren liburua umeentzat idatzi zuen Celeste the Giraffe Loves to Laugh izenburupean eta 2019ko urrian argitaratu zuen.

2015eko urtarrilaren hasieran famatuen argazkien parodiak argitaratzen hasi zen Instagrameko bere kontuan. Bere ahizparekin emakumeek egunerokoak ustez nola egin behar zituzten aipatuz mezuak trukatzen hasi zen eta horretaz barre egiten hasi ziren.[4][5]

2018ko irailean, Celeste Tom Forden eskutik kaleratutako komedia bideoetan agertu zen. Barberren eta Forden instagram kontuetan agertutako hiru bideo izan ziren, eta haietan Fordek Barberri telebistan nola mintzatu behar den azaltzen dio, azken hau telebistako jantzitegiko arropa lapurtzen saiatzen den bitartean. Bideoak Forden saioaren ondorengo festan aurkeztu zituzten, New York Fashion Weekaren hasieran. Bideo horiek baino lehenago, bi antzezleek pare bat umorezko bideo eginak zituzten, aireportu batean harreman sutsua bizi duen bikote bati buruz.[7]

Bestelako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Celeste Barber bere podkastak egiten hasi zen 2019ko apirilean, “Celeste” izena daukatenak.[8]

2019-2020an Australian izandako suteen ondorioz Celeste Barberrek diru bilketa egin zuen New South Waleseko landa suhiltzaileen Fundazioarentzat eta 50 milioi dolar australiar baino gehiago lortu zituen, ordu arte Facebook bidez inoiz egindako handiena.[9] Legez, dirua suhiltzaileen ekipamendu, entrenamendu eta baliabideetarako erabil zitekeen soilik (ez herri eta borondatezko partaideentzat), baina era zabalagoan erabiltzeko legezko bidea bilatu zuen Barberrek.[10][11] Epaitegiak ukatu egin zion beste karitate erakundeetara zabaltzeko aukera.[12]

Urtea Izenburua Personaia Oharrak
2018 - 2019 The letdown Barbara 12 atal
2015 Wonderland Celebrant "Boundaries" atala
2010 Home and Away Megan erreportaria 2 atal
2005 - 2009 All Saints Bree Matthews 88 atal
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2012 Office Correctness Michelle Laburmetraia (Bryan Moses eta Craig Andersonekin)
2006 Burke & Wills Jacki Bianca Biasi eta Daniel Feuerriegel antzezleekin
- Homecoming - -
- Rovers First Bath - -
Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria Antzokia
- Boy Band - - -
- Ricochet R Rated - - Big Laught Comedy Festival
- The Pitch - - -
- Rules of the Game - - Darlinghurst Theatre
- Ten Tits - - -
- Five Lips - - -

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]