Cerambyx scopolii

Cerambyx scopolii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaCerambycini (en) Itzuli
GeneroaCerambyx
Espeziea Cerambyx scopolii
Füssli, 1775

Cerambyx scopolii Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Johann Kaspar Füsslik 1775ean deskribatu zuena. Europa guztian, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere.[1]

Ipar Amerikan ere ikusi da, Quebec probintzian hain zuzen ere.

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 17-28 mm artean neurtzen baitu. Antena oso luzeak ditu, arren kasuan gorputza bera baino nabarmen luzeagoak. Antena luze horien arrazoia ez da ezagutzen, badirudi hegaldian orekatzeko balio diotela.[2]

Gorputz estu eta luzea du, kolore beltzekoa eta distiratsua.

Baso hostozabaletako irekiguneetan ikusten dira. Arteak, haritzak, pagoak, erkametzak, ametzaketa fruita arbolak atsegin ditu.[3]

Helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira. Ondoren emeak zuhaitzen azalean arrautzak jartzen ditu. Handik ateratzen diren beldarrak zuhaitzen enbor barrenean garatzen dira. eta galeriak osatzen dituzte. Zuhaitz batean beldar asko aurkitzen badira zuhaitza bera hiltzera irits daitezke. Beldarrak bi urte ere pasa ditzake pupatu aurretik.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. Harant H. & Jarry D.. (1982). Guide du naturaliste dans le Midi de la France, Tome 2. Delachaux et Niestlé, deuxième édition, 192 or..
  3. a b (Gaztelaniaz) Jose. (2014-10-14). «Cerambyx scopolii, pequeño capricornio» Guadarramistas (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]