Cerro Tololoko Behatokia | |
---|---|
Global Oscillations Network Group | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Coquimbo eskualdea |
Koordenatuak | 30°10′11″S 70°48′23″W / 30.169661°S 70.806525°W |
Altitudea | 2.207 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1962 |
Jabea | NOIRLab (en) |
Kudeatzailea | Association of Universities for Research in Astronomy |
Webgune ofiziala | |
Cerro Tololoko Behatoki Interamerikarra, CTIO bere ingelesezko siglengatik, Elqui haranean dago, Txileko Coquimbo eskualdeko La Serena hiritik 80 kilometro ingurura, 2200 metroko altueran.
Cerro Tololoko behatokia 7 kupulaz osatua dago, gaur egun horietatik 5ek funtzionatzen jarraitzen dutelarik. Proiektua 1962an abiatu eta 1967ko azaroak 7an zehaztu zen. 1976ko urtarriletik operatzen du bere teleskopiorik handiena den Víctor Blanco, 4 metroko diametroa duena. Bere teleskopioak duten diametroagatik izendatzen dira.
Association of Universities for Research in Astronomyk, AURA, operatzen du, estatubatuar unibertsitate pribatuen konsortzio bat dena National Optical Astronomy Observatoriesekin, NOAO, elkarlanean National Science Foundation eta Txileko Unibertsitatearekin duten hitzarmenpean.
Ozeano Barearen hegomendebaldetik datozen aire hotzeko korronteek eta Antartiar ozeanotik iparraldera Txileko kostaldean zehar doan Humboldten korronteak moderatutako klima batekin, zerua hirietako argietatik ia erabat libre izanda, atmosfera oso garden batekin, basamortuaren hurbiltasuna eta Andeetarantz apenas turbulentziarik gabe mugitzen diren ozeanoko aireko geruza hotzak behaketa astronomikoetarako munduko tokirik egokienetako bat sortzeko uztartzen dira.
Tololoko behatokia hilabeteko larunbat guztietan bisita daiteke. Bisita hauek gidatuak eta dohakoak dira, eta hiru ordu inguruko iraupena dute. Baimen bat eskatu beharra dago gutxienez hilabete lehenago, eta ibilgailu propio bat izan behar da iristeko. Bisitak egunean zehar egiten dira, hitzaldi bat eta instalakuntzetatik ibilbide bat osatuz. Ez da posible teleskopiotik behatzea, teleskopio zientifiko eta profesional bat bait da.
Aurkitutako asteroideak: 5 | |
---|---|
67 | 2000ko uztailak 29 |
87555 2000 QB 243 | 2000ko abuztuak 25 |
88611 Teharonhiawako | 2001eko abuztuak 20 |
134210 2005 PQ 21 | 2005eko abuztuak 9 |
139775 2001 QG 298 | 2001eko abuztuak 19 |