Cesar Aira | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | César Tomás Aira González |
Jaiotza | Coronel Pringles (en) , 1949ko otsailaren 23a (75 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Bizilekua | Flores (Buenos Aires) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jorge Luis Borges, Osvaldo Lamborghini (en) eta Marcel Duchamp |
Genero artistikoa | eleberria drama saiakera |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Cesar Aira (Coronel Pringles, 1949ko otsailaren 23a) idazle eta itzultzaile argentinarra da. Lantzen dituen generoak eleberria eta saiakera dira, eta askotan bien arteko mugak zeharkatzen dituzten testuak. Prentsan ere kolaborazioak egin ditu.
Panpako jaioterrian Coronel Pringles izeneko herrian, Buenos Airesko probintzian bizi izan zen 1967 urte arte. Garai hartako gorabeherak jaso ditu zenbait lanetan. Urte hartan Buenos Aires hiriburura joan zen Zuzenbide ikasketak egitera bi urtez. [1]. Harrezkero han bizi da. Bertako Unibertsitatean literaturaren inguruko zenbait ikastaro eman ditu eta baita Rosariokoan. Halere, bere jarduera ez da irakaskuntza baizik eta itzulpengintza eta idazketara bideratua dago. Hastapenetan aipatzen da Osvaldo Lamborghini poeta eta eleberrigile argentinarra mentore gisa. [2]. Horrez gain, beste egileen eragina antzeman da bere lanetan, hala nola, Copi, Edward Lear eta Raymond Roussel[3] Bere lanak itzuli eta argitaratu dira Frantzia, Ingalaterra, Alemania, Italia, Brasil, Espainia, Mexiko eta Venezuelan. Lan kopuruari dagokionez, oso idazle emankorra da, hirurogei lan baino gehiago argitaratuak ditu, batik bat eleberri motzak, prozedura arrazoiengatik, adierazi duenez. [4] 2016 urtean Txilen jaso du 'Manuel Rojas Narratiba Iberoamerikar Saria'[5].