Chalcides chalcides

Chalcides chalcides
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaScincidae
GeneroaChalcides
Espeziea Chalcides chalcides
Banaketa mapa
Eguneko zikloacathemeral (en) Itzuli

Chalcides chalcides Chalcides generoko animalia da. Narrastien barruko Scincidae familian sailkatuta dago.

Oso hanka txikiak izaten ditu (milimetro batzuk), duen luzeraren aldean (35 cm). Brontze edo zilar kolorekoa da, eta zerrenda meheak, marroiak eta zuriak izaten ditu gorputzean zehar. Leku eta giro beroak ditu gogoko. Europako hegoaldean eta Afrikako ipar-mendebalean bizi da.[3]

Eskinko hiruhatza (Chalcides chalcides)

Eskinko hiruhatza luzera osoan 40 cm-ra arte iristen den Sincidae bat da. Bere gorputza luzanga da eta sekzio zirkularra du, eta ezaugarri aipagarriena da oso garatu gabeko gorputz-adarrak dituela, milimetro gutxiko luzera eta hiru atzamar oso meheekin, azazkalez bukatzen direnak, espezieari izena ematen diotenak. Irristatzeko, uhintzeko moduak eta itxurak suge batekin nahastea ekar dezake; hala ere gorputz-adarren eta betazalaren presentziak bereizten du. Gorputz adarrek, berriz, ziraunarengatik bereizteko aukera ematen dute, eskinko hiruhatza oso antzekoa da. Gorputza ezkata leunek estaltzen dute, txiki eta distiratsuak bizkarrean, eta pixka bat handiagoak sabelean. Bere buztanaren luzera burua eta gorputza batera direnen antzekoa da. Dortsal kolorea gris horixkatik olibara eta arre argira doana da eta 9 eta 11 bitarteko luzetarako lerro argi nabarmentzen dira bere gorputz osoan zehar. Beheko aldea gris argi uniformea edo zuri zikina dira.

Karaktere bereizgarriak: gorputz zilindrikoa. Lau hanka oso txikiak. 3 hatz eskuetan eta oinetan; 22 eta 24 ezkata gorputzaren inguruan.[4]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguneko eta lurreko espeziea da, narrasti gehienak bezala. Goizean bere aterpetik ateratzen da, pitzadura, enbor lehor edo harrietatik, eta eguzkitan berotzen da. Gorputz-tenperatura altu samarrera iristen zaionean, bere lurraldean janaria bilatzen du. Tenperatura gehiegi igotzen bada, belar azpian babestu edo irristatu egiten da; oro har, eta beste narrasti batzuek bezala, egunean zehar gorputz-tenperatura egokia mantentzen saiatzen da. Iluntzean euren aterpeetara erretiratzen dira. Ugalketa garaian, arrak oso oldarkorrak izan ohi dira; Eskinko hiruhatza obobibiparo gisa jokatzen du. 4tik 15era kume erditzen ditu, uda amaieran eta 7cm ingurukoak. Oso espezie bizkorra da, mugitzeko bere gorputz-adarrak apenas erabiltzen dituena; lurzoruaren zimurtasun edo desnibel orok euskarri-puntu bat eskaintzen dio, ondulazio bat sortzeko aukera ematen diona; ondoz ondoko euskarrien bidez modu ondulatuan eta azkar mugitzen da.

Nabarmen espezie intsektujalea da; garrantziaren arabera, koleoptero, araknido, lepidopteroen larba, isopodo, ortoptero, diptero eta bestelakoez elikatzen da. Bere jarduera-aldia udaberriaren hasieratik urrira arte irauten du; hilabete honen ondoren, negu-pasa sartzen da aterpe sakonetan.

Banaketa, habitata eta egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskinko hiruhatza mendebaldeko hedapen zabaleko Mediterraneoan jatorria duen espezie da, Iberiar penintsulan zehar dagoena.

Gure lurraldean, bi eremu oso ezberdin hartzen ditu, bien arteko jarraitasunik gabe. Alde batetik, lurraldearen hegoaldeko erdian dago, eragin mediterraneo argiko eremua eta non espezieak leku guztietan banatutako populazioak mantentzen dituen, kopuru esanguratsuak dituztenak; bestetik , mendebaldeko kostaldeko zerrenda estu bat non, ingurumen-baldintza onek babestua, itsasoaren eraginez leundua, oso populazio baxuak mantentzen dituen. Aipatutako eremuetako lehenengoetan espeziea egoera onean dagoen arren, kostaldeko populazioetan komeni da neurriak hartzea bere mantenurako.

Eskinko hiruhatza itsas mailatik 920m-ko altuera arte dago; behaketen batez bestekoa itsas mailaren gainetik 595m-koa da.

Espezie hau mediterraneo isurialdeko laborantza-soroetan eta lugorrietan dago nagusiki (egindako behaketen %57,7). Beste habitat batzuetan egindako behaketak oso hedatuta daude eta ez dirudi joera berezirik nabarmentzen denik. Kostaldeko zerrendan txilardi eta ote arteko otalurretan era belardi eta txilardien arteko ertzetan ageri da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)IUCN 2012. IUCN Red List of Threatened Species. Version 2012.2. www.iucnredlist.org. 2012ko urriaren 20an eskuratua.
  2. The Species 2000 and ITIS Catalogue of Life
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 123 or. ISBN 84-7542-639-5..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]