Charlotte Caslick | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charlotte Emily Caslick |
Jaiotza | Brisbane, 1995eko martxoaren 9a (29 urte) |
Herrialdea | Australia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brisbane State High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zazpiko errugbi jokalaria |
Pisua | 65 kilogramo |
Altuera | 1,72 metro |
Jasotako sariak | |
Charlotte Caslick (Brisbane, 1995eko martxoaren 9a) australiar errugbilaria da, touch rugby-ko eta zazpiko errugbiko Australiako selekzioetan aritzen dena. Besteak beste, 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan zazpiko errugbiko urrezko domina irabazi zuen taldeko kidea izan zen.
2020an, COVID-19 pandemia zela-eta Nazioarteko seven zirkuitoa atzeratu baitzen, hamahiruko errugbira aldatu zen, eta NRL Women's Premiership-en parte hartu zuen Sydney Roosters taldearekin.
Charlotte Caslick Brisbanen jaio zen 1995ean, eta Corinda auzoan hazi; haren aita, Don Caslick, hamahiruko errugbiko jokalaria izan zen. Haurtzaroan kirol ugaritan aritu eta gero, 13-14 urte zituenetik touch rugby-n espezializatu zen. Brisbane State High School-en egin zituen bigarren hezkuntzako ikasketak.[1][2]
2013an, bigarren hezkuntzako gradua amaitu ondoren, debuta egin zuen Australiako zazpiko errugbiko selekzioarekin World Rugby Women's Sevens Seriesen.[3] Lehenbiziko denboraldi hartan, Amsterdamgo lehiaketa irabaztea erdietsi zuten. 2015eko amaierarako, 31 entsegu lortuak zituen nazioarteko 13 partidatan.[4]
2015-2016 denboraldian, Australiako taldea nagusitu zen World Rugby Women's Sevens Seriesen, Dubai, São Paulo eta Atlantako lehiaketak irabazirik. 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan aurrenekoz sartu zen zazpiko errugbia olinpiar egitarauan, eta Caslicken parte hartzea erabakigarria izan zen Australiako selekzioak urrezko domina irabaz zezan, finalean Zeelanda Berria garaiturik.[5][6] [7][8][9][10][11][12][13] Urte hartan, bai Australiako federazioak,[14] bai World Rugbyk[15] zazpiko errugbiko urteko emakumezko jokalari onena izendatu zuten.
2020an, World Rugby Women's Sevens Series eta Olinpiar Jokoak COVID-19 pandemiaren ondorioz etenda, hamahiruko errugbira aldatu eta Sydney Roostersekin aritu zen NRL Women's Premiership-en.[16][17] Alabaina, bigarren jardunaldian, New Zealand Warriorsen kontrako partidan, bi haustura txiki izan zituen bizkarrezurrean, eta agur esan behar izan zion denboraldiari.[18]
2021ean, Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Australiako selekzioarekin.[19] Taldea bigarrena izan zen multzoko fasean, baina final-laurdenetan 14 eta 12 galdu zuen Fijiren aurka.[20]