Charlotte Clarke

Charlotte Clarke
Bizitza
Hezkuntza
HeziketaGlasgow Caledonian University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakakademikoa
Enplegatzailea(k)Edinburgheko Unibertsitatea
ed.ac.uk…

Charlotte Laura Clarke Edinburgo-ko Unibertsitateko Gizarte Zientzietako Osasun katedraduna da.[1] Bere ikerketak dementziarekin bizitzeko esperientziari buruz hitz egiten du.[2]

Haurtzaroa eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clarke erizain gisa graduatu zen 1986an, garai hartan Glasgow College of Technology zeritzonetik, eta klinikoki lan egin zuen urte batzuetan National Health Service (NHS) [Osasun Zerbitzu Nazionalean], hezkuntzara eta ikerketara gehiago bideratutako roletara igaro aurretik. [beharrezko zitazioa] Eskualdeko Osasun Agintaritzako doktorego-ikasle bat jaso zuen lanaldi partzialean, eta dementzia duten pertsonen zaintzaileen esperientzietan zentratu zen. Northumbria Unibertsitateak emandako bere doktore-tesiaren izenburua "Who needs problems? : Finding meaning in caregiving for people with dementia." (Nork behar ditu arazoak? : Dementzia duten pertsonak zaintzeari zentzua aurkitzea.)[1]

Clarke, Edinburgh Centre for Research on the Experience of Dementia [Dementzia experientziaren Edinburgh ikerketa zentruaren] erakundeko zuzendarikidea da, College Dean International [Unibersitate dekano nazioartekoa] eta Edinburgh Futures Institutuko Komunitate Globalen zuzendaria.[1] Bere ikerketen zati handi bat jendeak arriskuari buruz duen pertzepzioari,[3] arriskuen kudeaketari eta egokitasunari buruz [4]dugun ulermenari eta erresilentziari buruzkoa da, dementzia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.[5]

2010ean, Clarke-k Risk Assessment and Management for Living Well with Dementia [Dementziarekin ondo bizitzeko arriskuen ebaluazioa eta kudeaketa] editatu zuen elkarrekin, eta lehen saria eman zioten 2012ko British Medical Association Medical Book Award [Britainiar medikuntza elkartearen liburu medikuaren saria] (osasuna eta gizarte-laguntza) sarian. Berrikiago, antzerkiaren eta zinemaren erabilera aztertzen hasi zen, jendea bere ikerketa-aurkikuntzetan komunikatzeko eta inplikatzeko. Jack & Jill eta The Red Postbox [6][Jack&Jill eta Postakutxa gorria] antzerki emanaldi bat izan zen, dementzia diagnostiko baten ondorioz familia baten bizitza aldakorra aztertzen zuena, dementziarekin bizitzean arriskua eta erresilentzia aztertzen zituen ikerketan inspiratua.[7] Erizaintzako hezkuntzan ere interesa du, eta testuinguru klinikoetan ikasleen ikaskuntza-dinamikak aztertu ditu, besteak beste, erizaintzako ikasleei praktikan laguntzeko informazioaren teknologia erabiltzea.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «Professor Charlotte Clarke» The University of Edinburgh 2024-06-18 (Noiz kontsultatua: 2025-01-27).
  2. Keyes, S. E.; Clarke, C. L.; Gibb, C. E.. (2018). «Living with dementia, interdependence and citizenship: narratives of everyday decision-making» Disability & Society 34 (2): 296–319.  doi:10.1080/09687599.2018.1528970..

    - «Prof. Charlotte Clarke - The Experience of Living With Dementia» YouTube (University of Edinburgh) May 2, 2013.
  3. Clarke, C. L.. (2008). «Risk and long‐term conditions: the global challenge» Journal of Clinical Nursing 17 (5a): 1–3.  doi:10.1111/j.1365-2702.2007.02257.x. PMID 18298751..

    - Clarke, C. L.. (2009). «Risk and long-term conditions: The contradictions of self in society» Health, Risk & Society 11 (4): 297–302.  doi:10.1080/13698570903045427..
  4. Roberts, K.; Clarke, C.. (2009). «Future disorientation following gynaecological cancer: Women's conceptualisation of risk after a life threatening illness» Health, Risk & Society 11 (4): 353–366.  doi:10.1080/13698570903013623..

    - Clarke, C. L.; Gibb, C. E.; Keady, J.; Luce, A.; Wilkinson, H.; Williams, L.; Cook, A.. (2009). «Risk management dilemmas in dementia care: an organizational survey in three UK countries» International Journal of Older People Nursing 4 (2): 89–96.  doi:10.1111/j.1748-3743.2008.00149.x. PMID 20925808..

    - Clarke, C.. (2010). «Risk and long-term conditions-society, services and resilience» Journal of Nursing and Healthcare of Chronic Illness 2 (2): 85–87.  doi:10.1111/j.1752-9824.2010.01060.x..
  5. Clarke, C. L.; Keady, J.; Wilkinson, H.; Gibb, C. E.; Luce, A.; Cook, A.; Williams, L.. (2010). «Dementia and risk: Contested territories of everyday life.» Journal of Nursing and Healthcare of Chronic Illness 2 (2): 102–112.  doi:10.1111/j.1752-9824.2010.01040.x..

    - Botsford, J.; Clarke, C. L.; Gibb, C. E.. (2011). «Research and dementia, caring and ethnicity: a review of the literature» Journal of Research in Nursing 16 (5): 437–449.  doi:10.1177/1744987111414531..

    - Clarke, C. L.; Alexjuk, J.; Gibb, C. E.. (2011). «Information in dementia care: sense making and a public health direction for the UK?» International Journal of Older People Nursing 6 (3): 237–243.  doi:10.1111/j.1748-3743.2011.00288.x. PMID 21884489..
  6. (Ingelesez) «Professor Charlotte Clarke» The University of Edinburgh 2024-06-18 (Noiz kontsultatua: 2025-01-27).
  7. Clarke, C. L.; Bailey, C.. (2016). «Narrative citizenship, resilience and inclusion with dementia: On the inside or on the outside of physical and social places» Dementia 15 (3): 434–452.  doi:10.1177/1471301216639736. PMID 27170591..

    - Clarke, C.; Mantle, R.. (2016). «Using risk management to promote person-centred dementia care» Nursing Standard 30 (28): 41–46.  doi:10.7748/ns.30.28.41.s47. PMID 26959471..
  8. Lee, J. J.; Clarke, C. L.. (2015). «Nursing students' attitudes towards information and communication technology: An exploratory and confirmatory factor analytic approach» Journal of Advanced Nursing 71 (5): 1181–1193.  doi:10.1111/jan.12611. PMID 25586107..

    - Lee, J. J.; Clarke, C. L.; Carson, M. N.. (2018). «Nursing students' learning dynamics and influencing factors in clinical contexts» Nurse Education in Practice 29: 103–109.  doi:10.1016/j.nepr.2017.12.003. PMID 29245029..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]