Chav

Chav baten karikatura

Chav (tʃæv ahoskatua; iparraldeko Ingalaterran charver) Erresuma Batuko zenbait gazteri aplikatutako termino peioratiboa da.[1] Chav baten irudi estereotipatua langile klasean jatorria duen nerabe edo gazte heldu oldarkor batena da, markako arropak janzten dituena eta estilo informala duena. Gainera, borroka egiteko ohitura du, eta hantustetsua izan ohi da, krimen arinetan parte hartzen du, eta maiz lanik gabe edo soldata baxuko enplegu bat du.

Uste denez, hitza erromanieratik ekarri zuten, gaztelerazko chaval bezala. Erromanierazko chavi hitzak euskaraz "motel" esan nahi du.[2] Termino horren ingelesezko formak esanahi mespretxagarria hartzen du, eta hiztegi nagusietan 2005. urtetik aurrera agertzen hasi zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Heath, Olivia. (2011-6-19). «Neets, asbos and chavs: labels of age discrimination» The Guardian.
  2. (Ingelesez) BBC News. (2005-6-8). UK | 'Asbo' and 'chav' make dictionary. .