Cheek to Cheek (abestia) | |
---|---|
Cheek to Cheek (abestia) | |
Argitalpena | 1935eko uztailaren 2a by Irving Berlin, Inc., New York[1] |
Cheek to Cheek Irving Berlinek 1934-35ean idatzitako kanta da, bere musikal berriko Fred Astaire izarrarentzat bereziki sortua.[2] Top Hat izan zen filma, eta Ginger Rogers izan zen beste protagonista. Filmean, Astairek abestia abesten dio Rogersi dantzan ari diren bitartean. Abestiak Kantu Onenaren Oscar Sarietarako izendapena lortu zuen 1936an, baina ez zuen irabazi.[3] Bost aste igaro zituen Your Hit Parade-n lehen postuan eta 1935eko #1 abestia izendatu zuten[4]. Astairek 1935ean Leo Reismanen Orkestrarekin egindako grabazioa 2000. urtean sartu zen Grammy Hall of Fame-n[5]. 2004an, Astaireren bertsioa zinema amerikarreko abestirik onenak biltzen zituen AFI's 100 Years... 100 Songs zerrendako 15. postuan sartu zuten.
Abestian ehundaka bertsio ditu, artista askok grabatu dituzte bertsio propioak.[6]
Argitaratzea | Artista | Bokalista | Grabatze-data | Albuma | Disketxea | Iturria |
---|---|---|---|---|---|---|
1935 | Guy Lombardo | Guy Lombardo | ||||
1935 | Boswell ahizpak | Boswell ahizpak | ||||
1956 | Ella Fitzgerald & Louis Armstrong | Ella & Louis | 1956ko abuztuaren 16a | Ella and Louis | Verve | |
1957 | Lou Donaldson feat. Horace Silver Quartet | instrumentala | 1952ko ekainaren 20a | Quartet/quintet/Sextet | Blue Note | [7] |
1957 | Marcy Lutes ((Gil Evans) | Marcy Lutes | 1956 edo 1957 | Debut | Decca | [8] |
1958 | Peggy Lee | Peggy Lee | 1958ko urtarrilaren 3a | Jump for Joy | Capitol | |
1958 | Doris Day | Doris Day | 1958ko otsailaren 24a | Hooray for Hollywood | Columbia | |
1958 | Ella Fitzgerald | Ella Fitzgerald | 1958ko martxoa | Ella Fitzgerald Sings the Irving Berlin Song Book | Verve | |
1958 | Billie Holiday | Billie Holiday | 1956ko abuztua | All or Nothing at All | Verve | |
1959 | Frank Sinatra | Frank Sinatra | 1958ko abendua | Come Dance With Me! | Capitol | |
1976 | Alex Harvey | Alex Harvey | 1975eko Gabonak | The Penthouse Tapes | Vertigo | |
1982 | Taco | Taco | 1981 | After Eight | RCA Victor | |
1996 | Eva Cassidy | Eva Cassidy | 1996ko urtarrila | Live at Blues Alley | Blix Street Records | |
2014 | Tony Bennett & Lady Gaga | Tony Bennett & Lady Gaga | 2013ko ekaina | Cheek to Cheek | Columbia |