Chen Aisen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guangzhou, 1995eko urriaren 22a (29 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauzilaria eta igerilaria |
Pisua | 60 kilogramo |
Altuera | 1,68 metro |
Chen Aisen txineraz 陈 艾森, (Guangzhou, Canton (Txina), 1995eko urriaren 22a) jauzietan lehiatzen den kirolari txinatarra da.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezkoa eskuratu zuen 10 m-ko plataforman, Germán Sánchez mexikarraren (zilarrezkoa) eta David Boudia estatubatuarraren (brontzezkoa) aurretik sailkaturik. Halaber, urrezkoa lortu zuen 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, [[Lin Yue] herrikidearekin batera eta David Boudia / Steele Johnson estatubatuarren (zilarrezkoa) eta Tom Daley / Daniel Goodfellow britainiarren (brontzezkoa) aurretik sailkaturik.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, zilarrezkoa lortu zuen Chen Aisen herrikidearekin batera, Tom Daley / Matty Lee britainiar bikotearen atzetik (urrezkoa) eta Oleksandr Bondar / Viktor Minibaev ROCekoaren aurretik (brontzezkoa).[1][2]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
10 m-ko plataforma, gizonezkoa[3] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
10 m-ko plataforma sinkronizatua, gizonezkoa[4] | |
2020 | Tokio Japonia |
10 m-ko plataforma sinkronizatua, gizonezkoa[5] |