Cheryl Bernard

Cheryl Bernard

(2010)
Bizitza
JaiotzaGrand Prairie1966ko ekainaren 30a (58 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jarduerakcurling jokalaria
Pisua55 kilogramo
Altuera163 zentimetro

Olympic.org: cheryl-bernard Edit the value on Wikidata

Cheryl Bernard (Calgary, Alberta, 1966ko ekainaren 30a) curler kanadarra da. 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan,[1] Kanadako taldean antzeztu zuen taldeko kapitaina moduan. Bertan, emakumeen arloko zilarrezko domina irabazi zuten finalean Suediaren aurka galdu ondoren.[2] Txapelketa handi bateko bere lehen garaipena 2009ko Kanadako Olinpiar Jokoetan lortu zuen, Edmontonen, Albertan.

Bernad Grande Prairien, Albertan jaio zen eta zorzti urterekin hasi zen curlinga praktikatzen.[3] 1988an, Albertako finaletan galdu zuen, hala ere, lau urte beranduago irabaztea lortu zuen , 1992ko Scott Tornament of Hearts txapelketan postua eskuratuz, Allison Earl, Barb Davies eta Bev Kellerman taldekideekin batera. Urte bat beranduago, probintziako txapelketa mistoa irabazi zuen bere senargaiarekin batera. 1995ean, Albertako txapelketa galdu zuen, baina urte bat geroago irabaziko zuen berriro ere, 1966an, Hearts lehiaketan postua lortuz.

Bernardek 23 urterekin hasi zuen bere aseguru kontratua eta prozesuan ez zuen lortu beste txapelketa nazional batean izatea 11 urtez. Bitartean, 1999an, JVC/TSN Skins txapelketako finalista izan zen, eta 2000. urtean berriro probintziako finalera iritsi zen. 2004an ere Kanadako Emakumeen Curling Tourreko txapelduna izan zen. 2006an, Emakumezkoen Munduko Txapelketako finalean galdu zuen Jennifer Jonesen aurka.

2007an, hirugarren aldiz, probintziako txapelketa irabazi zuen, bi urte segidan irabazita zetorren Cathy King partaidearen aurka hain zuzen ere.[4] 2007an, Scotties Tournament of Heartsekoa lehiaketan , Susan O 'Connor, Carolyn Darbyshire eta Cori Bartelek osatutako taldeak 6 - 5 emaitzarekin amaitu zuen, Prince Edward Island eta Ontariorekin berdinduz. Bernarden taldeak Ontario menderatu zuen berdinketa hausketan, baina ezin izan zuen irabazi Suzanne Gaudeten taldearen aurka (Birt), 5 eta 4 galduz.

Bernarden taldearen arrakastak 2009ko Kanadako Olympic Curling Trialetara sartzeko balio izan zien. "The Roar of the Rings" ekitaldian leku bat zuzenean irabaztea lortu zuen lau taldetako bat izan zen. "The Roar" en, Bernarden pista ia ez zen asetzen, azken lapurreta-partida besterik ez baitzuten galdu, Stefanie Lawtonen aurka. Txapelketa izandako 6-1 emaitzak finaletan postu zuzena izatea egin zien, eta gainera, irabazi egin zuten. Shannon Kleibrink garaitu zuten finalean 7-6 irabazita.

Bernarden taldeak zilarrezko domina irabazi zuen 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan, Vancouverren, Columbia Britainiarrean.

Bernardek denboraldi borobila egin zuen 2009-10 ean 2010eko Championships irabazi ondoren, bere lehen Grand Slam garaipena izan zen bere karreran eta 2010eko MVP izena eman zioten ekitaldi hartan.

2011ko Alberta Scotties Tournament of Heartsen finalerdia galdu ondoren, 2011ko otsailaren 8an Team Bernardek taldea desegingo zutela iragarri zuen, talde akordioa izanik.

Cheryl Bernardek bere curling talde berria iragarri zuen 2011-12 denboraldirako, Susan O 'Connor, Lori Olson-Johns, aurretik Crystal Websterrekin jokatu zuena, eta Cathy King, eta hiru aldiz txapeldun izan zen Jennifer Sadleir. Bernard taldeak bere itxura olinpikoagatik jaso zuen Sports Canada Fundazioaren ondorioz, lau kideek 2011-2012 denboraldian jokatu behar izan zuten, eta horregatik, Cori Morris eta Carolyn McRoriek talde berri bat osatu behar izan zuten. Hala dagokionean, McRorie izan zen Bernard taldearen ordezkoa.[5]

Bernardek 2012ko Scotties Tournament of Heartsen parte hartu ez zuen arren, Joan Mead Award saria jaso zuen. Saria Kanadako emakumeen kurla hazten eta garatzen laguntzen duen komunitateko pertsona bati ematen zaio.[6] Ez zuen lortu 2012ko Alberta Scotties Tournament of Heartsen playoffetarako sailkapena.

Erretiroa hartu aurreko azken denboraldian, Bernardek 2013ko Good Times Bonspiel saria irabazi zuen, eta 2014ko Alberta Scotties Tournament of Heartsera sailkatzea lortu zuen. Txapelketa hartan,taldeak arrakasta izan zuen Valerie Sweetingen aurka finalean galdu aurretik.

Bernardek bere erretiroa iragarri zuen 2014ko ekainean.[7]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Curlingaz gain, Bernardek "Between The Sheets" liburua idatzi zuen: curlingaren alderdi mentalei buruzkoa, Guy Scholz kazetariarekin batera.[8]

Bernard Albertan bizi da, bere senarrarekin, Terry Meek curlerra hainzuzen ere eta semeordearekin batera. Gaur egun, Kanadako Sports Hall of Fame egunkariko presidente eta exekutibo nagusia da.

Grand Slam emaitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Giltza
G Garaipena
F Finalean galdu
FE Finalerdietan galdu
FL Final-laurdenetan galdu
E16 16. errondan galdu
EP Ez zen playoffetan sartu
2M 2.mailako ekitaldian parte hartu
EPH Ez zuen parte hartu
ETE Ez zen txapelketarik egon
Txapelketa 2005–06 2006–07 2007–08 2008–09 2009–10 2010–11 2011–12 2012–13 2013–14
Lortutakoa F FE FE FE G FL EPH EPH EPH

Aurreko txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketa 2006–07 2007–08 2008–09 2009–10 2010–11 2011–12 2012–13 2013–14
Autumn Gold FE EP F FL FL FL FL EP
Manitoba Lotteries EP FE FL FL EP FE FE EPH
Colonial Square ETE ETE ETE ETE ETE ETE EP EPH
Wayden Transportation FL EP FE ETE ETE ETE ETE ETE
Sobeys Slam ETE EP EP ETE EPH ETE ETE ETE
Urtea Skip Hirugarrena Bigarrena Lead Txapelketa
1989–90[9] Cheryl Bernard Shari Demmon Allison Rizos Bonnie Pugsley
1991–92 Cheryl Bernard Allison Earl Barb Davies Bev Kellerman 1992 STOH
1995–96 Cheryl Kullman Karen Ruus Barb Davies Judy Pendergast 1996 STOH
1996-97 Cheryl Kullman Karen Ruus Barb Davies Judy Pendergast
1997-98 Cheryl Kullman Karen Ruus Barb Davies Judy Pendergast
1998-99 Cheryl Bernard Karen Ruus Barb Davies Crystal Rumberg
1999-00 Cheryl Bernard Karen Ruus Barb Davies Crystal Rumberg
2001-02 Cheryl Bernard Susan O'Connor Barb Davies Karen Ruus
2002-03 Cheryl Bernard Susan O'Connor Joanne Sipka Karen Ruus
2003-04 Cheryl Bernard Susan O'Connor Joanne Sipka Karen Ruus
2004–05 Cheryl Bernard Susan O'Connor Jody McNabb Karen Ruus
2005–06 Cheryl Bernard Susan O'Connor Carolyn Darbyshire Cori Bartel
2006–07 Cheryl Bernard Susan O'Connor Carolyn Darbyshire Cori Bartel 2007 STOH
2007–08 Cheryl Bernard Susan O'Connor Carolyn Darbyshire Cori Bartel
2008–09 Cheryl Bernard Susan O'Connor Carolyn Darbyshire Cori Bartel 2009 STOH
2009–10 Cheryl Bernard Susan O'Connor Carolyn Darbyshire Cori Bartel 2009 COCT, 2010 OG
2010–11 Cheryl Bernard Susan O'Connor Carolyn Darbyshire Cori Morris
2011–12 Cheryl Bernard Susan O'Connor Lori Olson-Johns Jennifer Sadleir
2012–13 Cheryl Bernard Susan O'Connor Lori Olson-Johns Shannon Aleksic
2013–14 Cheryl Bernard Susan O'Connor Lori Olson-Johns Shannon Aleksic
2016 Cheryl Bernard Susan O'Connor Carolyn Darbyshire Lawnie MacDonald
2019–20 Cheryl Bernard Carolyn McRorie Laine Peters Karen Ruus
2021–22 Cheryl Bernard Carolyn McRorie Laine Peters Karen Ruus

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Vancouver Now - Bernard's win at Canadian trials a surprise» web.archive.org 2011-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  2. (Ingelesez) Michael Friscolanti. 2021-03-10 (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  3. «CTV Olympics - Cheryl Bernard took unique path to 2010 Olympics» web.archive.org 2010-01-30 (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  4. «Clipped From Edmonton Journal» Edmonton Journal: 35. 2007-01-29 (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  5. www.grandslamofcurling.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  6. (Ingelesez) Curling Canada | Heather Nedohin named MVP at 2012 Scotties Tournament of Hearts. (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  7. «Canadian Olympian Bernard retires from curling - Sportsnet.ca» www.sportsnet.ca (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  8. (Ingelesez) «Press Release Distribution» Notified (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  9. «Clipped From Calgary Herald» Calgary Herald: 9. 1990-01-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]