Chhatrapati Shivaji geltokia Central Railways konpainiaren tren-geltokia da. Indiako Maharashtra estatuan dago, Mumbai hirian. Eraikinaren estiloa indo-sarrazenoa da. 2004an Gizateriaren Ondarea izendatu zuen Unescok. Babestutako ingurua 2'85 ha. du. Indiako tren geltokirik jendetsuenetako bat da.[1]
Eraikinaren proiektura Fredrick Williams Stevens arkitektoa prestatu zuen. Diseinuak, nolabait, Londresko Saint-Pancras tren-geltokiarekin badu bere antza. Oinarri neogotikoarekin, eraikuntza 1887an hasi zen, Mumbaiko Bori Bunder aldean.[2] Bori Bunder (edo «Bori Bandar») Mumbaiko ekialdeko kostaldearen lerroko eremuetako bat zen, hiritik inportatu eta esportatutako salgaien biltegi gisa erabili zena.
Victoria Erreginaren urrezko jubileua omendu nahi zuten lan honekin. 1888an inauguratuta, hasieran Viktoria Erresuma Batukoaren omenez Victoria Terminus izena eman zioten. 1996an izena aldatu zioten, «Chhatrapati Shivaji Terminus», Indiako erregea izan zen Chhatrapati Shivajiren omenez.
Geltokia osatzeko lanak hamar urte luzatu ziren, denbora luzea garaiko Indiako eraikin batentzako.